Historiaurretik gaur egunera arteko harreman sozialen oinarria

Hasiera - Bukaera data: 2024ko apirilaren 9a - 2024ko maiatzaren 17a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko martxoaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko apirilaren 4a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Apirilak 9-maiatzak 17

Gure bizimodua ez da kasualitate hutsa. Baina, ezagutzen al dugu giza historia? Nola heldu gara gu honaino? Historiak galdera asko erantzuten dizkigu eta gure errealitatea ulertzeko ezinbesteko tresna da. Ikastaro honetan familiaren historia ezagutuko dugu, gizakiaren sorreratik gaur egun arte. Bestalde, generoa eta rolak aztertuko ditugu, ezinbesteko gaiak baitira familia-harremanak ulertzeko. Baita gizartea eta kultura-aniztasuna ere. Ikastaro honen esentzia historia ezagutzearekin batera gogoeta egitea izango da, kritika konstruktibotik.

Irakasleak

Helburuak

  • Historian zehar egondako familia ereduak ezagutzea.
  • Aro eta kultura ezberdinak analizatzea.
  • Genero eta rolei dagokionez historia errepasatzea.
  • Historia erreparatuz egungo bizimoduari buruz hausnartzea.
  • Ikasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea.
  • Ikasleen garapen osoa eta integrala lortzea elkarren arteko ezagutza eta laguntza eskainiaz.

Edukiak

  • Familia ereduak
  • Generoa eta rolak
  • Identitatea, orientazioa, sexua eta generoa
  • Kultura-aniztasuna
  • Historiaurretik historia modernora
  • Gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak.
  • Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak.

Metodologia

Ikastaroa online izango da, horretarako, Moodle plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da.

Metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

1. Astea: Sarrera + Lehenego gaia. Guztira, 7 ordu

2. Astea: Bigarren gaia: Mundu zaharra ezagutuz. 6 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia: Kultura aniztasuna. Guztira, 6 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia: Historia modernoa. Guztira, 6 ordu.

5. Astea: Bostgarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Nori zuzenduta

Historiaren ikuspuntu zabalago bat izateko eta gizartea zeharkatzen duten alderdiak hobeto ezagutzeko interesa duen orori zuzenduta dago. Hiru alor nagusiren baita landuko dira gaiak: historia, antropologia eta psikologia. Alderdi asko barne hartzen dituen ikasgaia izanik, ikuspegi orokorra ematen du.

Hezkuntza arloko irakasle zein ikasleentzat ere zuzendua da.

Jakintza-arloak