Irakurketa, idazketa eta kalkulua: zailtasunak azaleratzen direnean

Hasiera - Bukaera data: 2024ko urriaren 9a - 2024ko azaroaren 13a (Astelehenetik ostiralera)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko irailaren 27a

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: urriak 9-azaroak 13

Ikastaro honen bidez ikaskuntza-zailtasun espezifikoen inguruan ikasleei eskola inklusiboan laguntzak eskaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak landuko dira.

Horretarako Dislexia, Disortografia (zeharka aipatzen ditugu baina ez zuzenean, adibidez irakurketa gaitasunez edo kalkulo inguruko zailtasunei buruz hitz egiten dugu) eta Diskakulia zer diren eta konstrukto hauen atzetik dauden teoriak eta konplexutasunak landuko dira, nola antzeman eta identifikatu zailtasun hauen sintomatologia, kurrikulumeko zein konpetentzietan eragiten duten (oinarrizko zehar ‐ konpetentziak edo konpetentzia orokorrak eta diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak), bai zuzenean bai era zeharkakoan.

Honetaz gain, eskolan ezarri beharko ziren laguntzak eta egokitzapenak ikasleen perfil desberdinentzako ikasiko dira, bai zailtasunei zuzenean aurre egiteko baita zailtasun hauen zeharkako ondorioetara aurre egiteko ere.

Informazio gehiago, irakasleei eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Irakasleak

Helburuak

  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia nahasmenduak zer diren ezagutzea.
  • Zailtasun hauen inguruan erabiltzen diren nomenklatura desberdinak eta bakoitzaren xehetasunak ezagutzea.
  • Hezkuntza beharren detekzioa eta identifikazioa bideratzeko prozesua eta tresnak lantzea.
  • Ikasle hauen egoera eta gelako giroa hobetzeko estrategiak ezagutzea.
  • Ikastetxeko profesionalen elkarlanean eta tutore-familia elkarlanean aritzeko garrantzia.
  • Familien kudeaketa egiten jakitea, bere seme-alaben egoera eragiten dien egonezina kontutan izanik.
  • Errealitatean aurkitu ditzaketen kasuetan oinarrituz, ikasketa prozesu esanguratsua sustatzea.
  • Kasu desberdinen beharrak (akademikoak eta pertsonalak) identifikatzeko gai izatea.
  • Kasu espezifikoen zailtasunak eta beharrak aztertu ondoren esku-hartze bat eta egokitzapenak proposatzeko gai izatea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, errekurtsoen garapenerako eta existitzen diren errekurtso digitalen erabilera hobeezina egiteko.
  • Beste profesionalekin elkar-lana egitearen garrantzia ulertzea

Edukiak

  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren ezaugarriak.
  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren diagnostikoa: diagnosi esku-libruak eta adituen ikuspuntuak eta praktika klinikoa.
  • Detekziorako prozesuak eta tresnak.
  • Irakurketa-idazketa prozesuan eta diskalkulia dagoenean, erantzuteko estrategiak, tresnak eta materialak eskaini eskola inklusiboan.
  • Ikaskuntza zailtasunen zeharkako ondorioak.
  • Elkarlan kolaboratiboa familiekin.
  • Nahasmendu hauen beharrei erantzuteko ebaluazio psikopedagogikoaren prozesua ikastetxean.
  • Detekzio espezifikorako tresnak eta erabilera.
  • Ikasketa zailtasunei aurre egiteko errekurtsoak eta tresnak (digitalak eta ez digitalak).
  • Ikasgai desberdinetarako egokitzapenak.
  • Profesionalen arteko elkar-lana.
  • Norbanako Jarduera Plana (NJP)

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Hezkuntza arloko ikasle zein irakasleei.

Jakintza-arloak