Komunikazio Ez Bortitza: hastapeneko edukiak.
Aurkezpena
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaroaren datak: Ekainak 26 eta 27 (asteazkena eta osteguna)
Gugan konfiantza gehiago izan nahi dugu eta bikoteari, gurasoei, seme-alabei, ikasle, nagusi edo lagunei haserretzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeena baino gehiago esaten aurkitzen gara, honek ekartzen duen erru edo ondoez sentsazioarekin.
Marshalll Rosenberg-ek garatu zuen Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) ereduan oinarrituko gara, geurekin edo besteekin komunikatzeko irizpide baliagarriak eskaintzen baitizkigu modu erraz, zehatz eta eraginkorrean.
Egoera gatazkatsuak elkarlanetik eta begirunez konpontzea amesten dugu eta horretarako ezinbestekoa izango da norbere bizipenak besteari minik egin gabe adierazten jakitea eta bestearena ulertzen saiatzea.
Irakasleak
Helburuak
- Komunikazio Ez Bortitzeko oinarrizko elementuak ezagutzea.
- Gure emozio eta jokaera eragiten duena ulertzea, hauek bideratu ahal izateko.
- Adierazi nahi duguna zintzotasunez azaltzeko praktikak egitea.
- Entzuteko zaila egiten zaiguna enpatiaz entzuteko entrenamendua lortzea.
- Gatazken kudeaketan trebatzea.
Edukiak
- Komunikazioan urrutiratzen eta gerturatzen gaituzten osagaiak.
- Adierazpen zintzoa. Egoera zailen aurrean nola adierazi zer pentsatzen dugun harremanak kaltetu gabe?
- Enpatia. Nola bat egin beste pertsonarekin, onartzeko zaila gertatzen zaigun eran adierazten bada ere?
- Muga irmo eta maitakorrak. Norbaitek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten duenean, nola adierazi besteak entzun ahal dezan? Nola eta zein muga jarri?
- Gatazken ebazpena. Nola egin aurre gatazkei era baketsuan eta alderdi desberdinentzat konponbide atsegingarri batekin?
Metodologia
Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, partaideen egoerak aztertu eta sakondu al izango dute.
Nori zuzenduta
Gaian interesa duen edonori.