Emozioak Hezten: Sentsibilitatez eta ulermenez hezteko formakuntza

Hasiera - Bukaera data: 2024ko ekainaren 27a - 2024ko ekainaren 28a (Osteguna eta ostirala)
Ordutegia: 09:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 20a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: Ekainak 27 eta 28 (osteguna eta ostirala)

Irakasleak bere ikasleei adimen emozionala garatzen lagundu diezaien, nahitaezkoa da irakasle bakoitzak bere adimen emozionala lantzea, eta hori abiapuntutzat hartuta emozioen gaiari helduko diogu, bihotza eta burua bateratzen ikasten hasteko, eta eskolan ikasleoi beren gaitasun emozionalen garapenean nola lagundu ikasteko.

Adimen eta hezkuntza emozionala garatzeko estrategia eta baliabideak landuaz, bakoitzak gure barruko tresnak sor ditzagun ikasleekin landu ahal izateko.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikastaro honetako partaideak beren burua gai honetan kokatzea, teorian eta praktikan.
  • Ikastaro honetako partaideak beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten baliabideak aurkituz eta erabiliz.
  • Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozio-emozionalak, bizitza eta ongizaterako trebetasunak) sakontzea.
  • Adimen emozionala eskolan eta bizitzan garatzeko esku-hartzea sakontzea (haurrekin, ikasle taldearekin, beste irakasleekin, gurasoekin)

Edukiak

  • Adimen emozionala lantzeko tresnak eta baliabideak.
  • Norberaren autoezagutza.
  • Tresna sistemikoak.

Metodologia

Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Alde batetik, eduki teorikoak esperimentazioaren bidez lantzeko zenbait ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza lor dadin; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa sustatuko da.

Horretarako, bakarka, binaka zein taldean aurrera eramateko talde-dinamika batzuk proposatuko dira (rol-playing-ak kasu).

Taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela, ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko egoerez baliatuz, ikasleek talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin uztartuko dute.

Nori zuzenduta

Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, orientatzaileak, begiraleak, Irakasle Eskolako ikasleak).

Jakintza-arloak