Gatazkak ulertu eta eraldatzeko gakoak

Hasiera - Bukaera data: 2024ko apirilaren 20a - 2024ko maiatzaren 4a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00 16:00-18:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 10a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko apirilaren 13a

Aurkezpena

Sarri askotan gatazka zerbait txarra edo ekidin beharreko zerbait bezala ulertu ohi da. Ikastaro honen bitartez gatazka baten atzean harremanak hobetzeko dagoen aukera azalarazi nahi dugu. Gatazka egoeren aurrean, bai guk, bai besteek duten jokabidea ulertzen saiatu, ze beharrek bultzatuta jokatu dugun ulertu, eta egoera hori hezkuntza aukera bilakatzea da gure asmoa.

Gure aburuz, gatazka askoren erroa komunikatu edo erlazionatzen garen moduan datza. Hau horrela izanik, harremanak hobetze aldera, nola entzun eta nola adierazi izango da gure trebakuntza (enpatia eta asertibitatea). “Zureak inporta du – Nireak inporta du”

Irakasleak

Helburuak

• Gatazka zer den eta zerk sortzen duen ulertu. Osagaiak identifikatu.

• Gatazkak eraldatzeko gaitasuna lortu, harreman osasuntsuagoak (konexio handikoak) lortzeko asmoz.

• Gatazkak kudeatzeko tresna zehatza ezagutu (Enpatiaren bideak, Julio Herva- sen sortuak)

• Egoera zailen aurrean norbere buruarekin konektatzen ikasi: nola gauden eta zer behar dugun identifikatu. Gorputzeko seinaleak identifikatzen ikasi erreakzioetatik erantzun kontzientera pasatzeko

• Enpatiaz nola entzun eta zintzotasunez nola adierazi praktikatuko dugu.

Edukiak

• Gatazka zer den eta zerk sortzen duen ulertu

• Behaketa, Sentimenduak, Beharrak eta Eskaerak (Komunikazio Ez Bortitzaren 4 elementuak) landu

• Harreman osasuntsuak emateko dinamikak nola sustatu

• Begirunezko Komunikazioa:

  • entzute enpatikoa
  • adierazpen asertiboa

Metodologia

Edukia idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez luzatuko da. Oinarri kontzeptualak dinamika praktikoen bitartez landuko dira ikasleen parte- hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Ikasketa prozesu osoan zehar, talde dinamikak eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da (foroaren bitartez).

Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus-entzunezkoak, talde-dinamika, hausnarketa kritikoak, rol playing, ariketa zehatzak (enpatiaren bideak, autokonexio ariketak, enpatia ariketak…) Komunikazio Ez Bortitzaren metodologian inspiratua.

Nori zuzenduta

Ikastaroa hau eragile desberdinei begira zuzendu dugu:

- Norbanakoentzat (lagunartean, familiartean edo eta lantokietan izan ditzaketen harreman edo gatazka egoerak hobetzeko)

- Eskolentzat (irakasle, laguntzaile, jantokietako langile eta abar…)

- Aisialdi taldeetako begiraleentzat

- Elkarteentzat

- Bitartekarientzat

- Egunerokotasunean gatazka egoerak jasaten dituzten profesionalentzat (adintxikiko zentruetako langileak, agure zentzuetako langileak, kale hezitzaileak, gizarte langieak eta abar..)

- Bakegintzan diharduten gainontzeko eragile guztiei zuzendua

Jakintza-arloak