Pedagogia Feministen hastapenak

Hasiera - Bukaera data: 2024ko apirilaren 12a - 2024ko maiatzaren 10a (astelehen-ostiral)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko apirilaren 11a

Aurkezpena

Urteak daramatzagu hezkidetza lantzen eta aurrera pauso handiak eman dira gizarte osoan mugimendu feministari esker eta hezkuntzan hezkidetzaren aldeko irakasle eta hezitzaileek egindakoari esker. Aldi berean, hezkuntza arloan gaudenok argi ikusten dugu jarrera antifeministak azaleratu eta indartu direla azken urteetan. Horrek, hezkidetzatik proposatzen ditugun ekimenekiko jarrera boikoteatzaileak indartzea eragin du. Horregatik, hezkidetzaren bueltan gauden eragile askok krisi momentuan gaudela identifikatzen dugu. Krisiek, beldurra ematen duten arren aukera berriak irekitzen dituzte, ekimenak, moduak, edukiak birpentsatzeko aukera. Nondik jarraitu dezakegu hezkidetza lantzen? Nola landu feminismoa gazteekin gaur egun?

Pedagogia feministek proposatutako irizpideak aukera berriak irekitzen dizkigute. Botere desoreka anitzen arteko harremanak aztertzen ditu hezkuntzarako eta gizarte eraldaketarako begirada eskainiz. Ikastaro honen helburu nagusia, pedagogia feministen oinarriak ezagutzea izango da.

Aurrez aurreko bi saio: (Eibarko Markeskoa Jauregian).

1. Saioa: Apirilak 12 (ostirala). 17,00etatik 19:30etara.
2. Saioa: Maiatzak 10 (ostirala) 17,00etatik 19:30etara.

Irakasleak

Helburuak

• Pedagogia feministei buruzko oinarri teorikoa eskaintzea.

• Irakasleon pribilegio, zapalkuntza eta begiradei buruzko hausnarketa bultzatzea.

• Pedagogia feministetan oinarritutako esperientzien erreferentziak eskaintzea.

Edukiak

• Pedagogia feministei buruzko oinarri teorikoa eskaintzea.

• Kontzeptuak argitzen: hezkidetza eta pedagogia feministekin lotutako kontzeptuak.

• Hezkuntza eremuko ibilbidea: Hezkidetzatik pedagogia feministarantz.

• Pedagogia feministak: zenbait printzipio.

  • Identitateak eta intersekionalitatea.
  • Zaintza erdigunean: hezitzaileon begirada eta harremanak.
  • Pertsonen osotasuna hezkuntzan: ikuspegi holistikoa.
  • Ikas-irakas metodologiak

• Pedagogia feministetan oinarritutako esperientzien erreferentziak.

Metodologia

Ikastaroa parte-hartzailea eta aktiboa izango da. Pedagogia feministak hartuko dira oinarritzat, partaideen aurre-ezagutzetatik abiatuko da, hausnarketa pertsonalak bultzatuko dira eta talde-eztabaiden bitartez ezagutza kolektiboak eraikiko dira. Guzti horretarako artikuluak, bideoak, eta abar jarriko dira eskuragarri.

Online ikastaroa izango da baina 2 saio presentzial ditu:

1. Saioa (2,5 ordu):Ongi etorria, ikastaroaren aurkezpena, taldekideen ezagutza eta talde dinamika.

2. Saioa (2,5 ordu): Ondorio orokorrak, ikastaroaren balorazioa, itxiera dinamika.

Nori zuzenduta

Hezkuntza formal zein ez-formaleko irakasle eta hezitzaileei, udaletako hezkuntza teknikariei, ikastetxeetako hezkidetza arduradunei eta orokorrean, interesa duen orori.

Jakintza-arloak