Egingo dugu ikastetxe baten komunikazio plana?
Aurkezpena
Ikastaro honen helburua da hezkuntza zentroetan lanean ari diren pertsonei komunikazio plan bat eta komunikazio egutegi bat nola egin erakustea.
Komunikazioa egun arlo oso garrantzitsua da gure bizitzetan, aurrez aurreko komunikazioaz zer esanik ez dago, baina askotan ez gara ohartzen online eta sare sozialen bitartez egiten den komunikazioaren garrantziaz.
Hezkuntza zentroetara eraman nahi da komunikazio lanketa hori, ikasleak ohartu daitezen zein garrantzitsua den komunikazioa hezkuntzan, eta horretaz hausnartuz komunikazio plan bat eta egutegi bat osatu haien zentroetarako.
Irakasleak
Helburuak
- Komunikazio plan bat egitea zentroaren testuingurua kontuan hartuz
- Komunikazioaren eta komunikazio-plan baten garrantziaz ohartzea.
- Komunikazio plan eraginkor batek izan dezaken eraginaz hausnartzea: bizikidetzan, genero ikuspegian, integrazioan eta komunitatean.
- Komunikazio plan baten diseinurako gaitasunak eskuratzea.
- Ikus-entzunezko eta idatzizko komunikazioaren balioa: genero ikuspuntua, ekitatea, agenda 2030, integrazioa eta bizikidetza kontzeptuak landuz.
- Komunikazio plan bat diseinatzeko eta aurrera eramateko tresnak ezagutzea
- Sarea eta sare-sozialen erabilera hobetzea ikasketa prozesuan.
-
Komunikazio egutegi bat osatzea zentroak dituen beharrei erantzuteko
Edukiak
Komunikazioaren kontzeptu nagusiak:
- marka
- identitatea
- kanalak
- hartzailea
- sare sozialak …
Komunikazio estrategia baten nondik norakoak eta kontuan hartzeko puntuak:
- helburuak
- beharrak
- plana
- egutegia
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.
Nori zuzenduta
Hezkuntza zentroetan lanean ari diren irakasleei, eta baita hezkuntza arloa gertu duten beste erakunde batzuei.