Euskara idatziaren ezaugarriak: zuzentasuna, egokitasuna eta ulergarritasuna.

Hasiera - Bukaera data: 2023ko azaroaren 7a - 2023ko azaroaren 28a (astelehen-ostiral)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko azaroaren 1a

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Komunikazio akademikoan, ohiko testuez gain, testu espezializatuak ere sortzen ditugu. Testu mota horiek badituzte berezitasun batzuk, besteak beste, hizkuntzaren kode estandarra eta estilo zaindua erabili ohi dute.

Gurean, euskara batuak ekarri du eredu estandarra, eta, beraz, testu idatzien zuzentasuna bermatzeko Euskaltzaindiak eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologikoak, sintaktikoak, ortografikoak, onomastikoak, hiztegikoak) aplikatu behar dira.

Hemen irakasleari eigndako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

• Esparru akademikoan kalitatezko testuak sortzea.

• Lan akademikoen ezaugarriak aintzat hartuta, euskarazko testu idatzien zuzentasuna bermatzea.

• Sortzen ditugun testuak zuzenak, egokiak eta ulergarriak izateko baliabideak ezagutzea.

Edukiak

• Zuzentasuna.

Zuzenak euskara zuzena esan nahi du, hau da, euskara batuan (Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak aintzat hartuta) idatzita egotea eta gramatika zuzena izatea (deklinabidea, aditzaren morfologia, sintaxia...).

2018az geroztik Euskara Batuaren Eskuliburuan jasota daude Euskaltzaindiak emanak dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak) era didaktiko eta dibulgatzailean.

• Egokitasuna.

Lexiko egokia (dagokion mailakoa) bermatzea eta terminologia zaintzea (komunitate zientifikoan adostutako terminoak erabiltzea).

Horrekin batera, zenbait aukeraren alde egiteko formulazioa landuko da, hala nola hitz elkartuen osaera eta idazkerari dagokionez, zer aukera hobesten dugun azaltzea.

• Ulergarritasuna.

Testua irakurri ahala eragozpenik gabe ulertzea. Horretarako, hainbat estilo-zuzenketa ulergarritasunaren mesederako izan daitezke (aditza gehiegi ez atzeratzea, aditza aurreratzea, zenbait kalko desegoki saihestea...).

Era berean, testuaren kohesioa hobetzeko zenbait mekanismo landuko dira, hala nola erakusleen erabilera testuko edo diskurtsoko elementuak seinalatzeko eta erreferenteak ordezteko (anafora eta katafora deritze halakoei); haren/bere banaketa...

Metodologia

Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.

Jakintza-arloak