Humanitate Digitalak: Aukera berriak ikertzen
Aurkezpena
Aditu-titulu hau HDen alorraren ikuspegi orokor baina zabal bat emateko helburuz sortu da, eta Goimailako Online Institutuak eskainiko du, UEUren eta UPV/EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, 2023-2024 ikasturtean bigarren aldiz.
Digitalizazioaren eraginez, paradigma-aldaketa gertatzen ari da gaur egun, bai giza eta gizarte-zientzietan, bai eta kultur sorkuntzan eta zientzietan ere: informazioa digitalki sortzen, gordetzen eta zabaltzen dugu, eta horrek testuinguru berri batera ekarri gaitu. Testuinguru horretan kokatzen da Humanitate Digitalen alorra, eta horixe da, hain zuzen, graduondoko honen ardatza: Humanitateen eta teknologia digitalen arteko elkargunea.
Hona hemen graduondokoaren aurkezpena Uxoa Iñurrieta zuzendariaren eskutik.
OINARRIZKO INFORMAZIOA
- Modalitatea: ONLINE
- Hizkuntza: EUSKARAZ
- Kredituak: 15 ECTS
- Prezioa: 825 €
- UPV/EHUko lotura: Humanitate Digitalak: Aukera Berriak Ikertzen
Oharra: Eskaintza hau FUNDAE bitartez finantziatu daiteke bere osotasunean, langileon etengabeko prestakuntza gisara.
Honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.
Aditu tituluan izena emateko, sakatu HEMEN.
Informazio gehiagorako: Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426
Helburuak
- Testuinguru digitalak sorrarazi dituen erronka berrietan sakontzea eta horiei aurre egiteko prestakuntza eskaintzea.
- Humanitateetako diziplinetan diharduten profesionalak elkartzea, eta tresna digitalez baliatuz nola lan egiten duten (edo nola lan egin dezaketen) aztertzea.
- Humanitate Digitaletako proiektu berritzaile eta diziplinartekoak garatzea.
- Alorrean diharduten beste zentro eta erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.
- Euskal Herriko nahiz nazioarteko zenbait sare eta proiektutan parte hartzea.
Edukiak
Aditu tituluak 3 modulu eta proiektu baten garapena biltzen ditu.
MODULUAK:
1. modulua: HD: paradigma aldaketa (3 ECTS)
Graduondokoari hasiera emateko, Humanitate Digitalak (edo eHumanitateak) zer diren aztertuko da, abiapuntu kontzeptual batetik: alorraren askotariko definizioak, korronte intelektual eta ideologikoak, eztabaida historiko garrantzitsuenak… Horrekin batera, eHumanitateetako metodo berriak eta proiektu digitalen ezaugarriak aurkeztuko dira, bai eta informazioa prozesatzeko tresnak eta informazioa gordetzeko, zabaltzeko eta kuratzeko zenbait ikerketa-azpiegitura ere.
Hauek dira modulu honetan landuko diren gaiak:
1.1. Humanitate Digitalak definituz: korronteak, metodoak, praktikak eta proiektuen ezaugarriak (1 ECTS). XABIER LANDABIDEA
1.2 Humanitate Digitaletako tresnak eta azpiegiturak (1 ECTS). MIKEL IRUSKIETA
1.3 Humanitate Digitalen Ikuspegi kritikoa (1 ECTS). OIER IMAZ
2. modulua: HD-ko diziplinak eta eremuak (5 ECTS)
Behin sarrera orokor horren ostean, Humanitate Digitalen barruko zenbait diziplinari erreparatuko zaie, haietan zer gai landu ohi diren ezagutzeko eta aztertzeko nola eraldatu diren diziplinok lan-metodo eta baliabide digitalen eraginez.
Modulu honetan landuko diren gaiak:
2.1. Hizkuntzalaritza konputazionala eta hizkuntza-teknologien ekarpena (1 ECTS). UXOA INURRIETA
2.2. Komunikazioa eta eraldaketa digitala (1 ECTS). XABIER LANDABIDEA
2.3 Antropologia eta historiografia digitala (1 ECTS). JENNIFER ISASI
2.4. Hezkuntza digitala: konpetentzia eta eredu berriak (1 ECTS). RAKEL GAMITO
2.5. Liburutegiak, artxiboak, museoak eta kurazio digitala (1ECTS). DAVID LINDEMANN
3. modulua: HDren alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak (3 ECTS)
Azken moduluak HDen alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak eskainiko ditu. Datuak analizatzeko eta bistaratzeko zenbait tresna aurkezteaz gain, programazioaren oinarrizko ezagutza batzuk ere landuko dira.
Modulu honetan landuko diren gaiak:
3.1. Oinarrizko programazioa (1,5 ECTS). OLATZ PZ DE VIÑASPRE
3.2. Corpusen prozesamendua: fitxategiak eta weba (1,5 ECTS). OLATZ PZ DE VIÑASPRE
PROIEKTUAK (4 ECTS)
Aditu-tituluari amaiera emateko, ikasle bakoitzak HDen inguruko proiektu pertsonal bat garatu beharko du, gustuko duen diziplinaren batean. Lan hori tituluko irakasleren baten gidaritzapean egingo da.
Metodologia
Graduondokoa ONLINE izango da aurrez aurreko 4 saiorekin.
Online esatearekin, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez ematen ditugula esan nahi dugu, UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa jarraituz.
Orokorrean gai bakoitzak aste bat irauten du eta ikasleak bere lana antolatzen du aste horren barruan eskatzen diren egitekoak aurrera eramateko.
Nori zuzenduta
- Giza eta gizarte-zientzietako ikasle eta profesionalei, oro har
- Irakaskuntzaren, soziologiaren, historiaren, hizkuntzalaritzaren, artearen… inguruko azterketak tresna digitalen bidez egin nahi dituztenei
- Testuinguru digitalean ikertu nahi dutenei (ikerketa zentzu zabalean ulertuta)
- Liburutegietako eta museoetako langileei
- Digitalizazioak gizartean duen eraginean eta eraldaketa digitalean interesa dutenei