IkerGazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2023)
Aurkezpena
IkerGazte2023!
2015ean elkarrekin hasi genuen ibilbide honen bosgarren ediziora iritsiko gara laster. Bost elkargune, bostehun lagun baino gehiago ikerketaz, etorkizunaz, euskaraz. Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki eta IkerGazte euskararen topaleku bilakatu den honetan, ikertzaile euskaldunok etorkizunera begira gaude eta argi dugu, aurrera egingo badugu, #ElkarEkin izango dela.
Pozez hartu dugu IkerGazte kongresuaren edizio berria antolatzeko erronka. Izan ere, aurreko edizioa osasun egoerak baldintzatuta gogorra izan arren, elkarrekin egoteko premia badugula baieztatu zigun, eta horrek hurrengoa antolatzeko ilusioz betetzen gaitu.
UEUren eta Kongresuaren Batzorde zientifikoaren izenean 2023ko maiatzaren 17tik 19ra Donostian egingo dugun IkerGazte2023ra gonbidatzen zaitugu. Edozein delarik ere zure ikerketa-eremua, tesia egiten ari bazara, tesia amaitzear zaudela, zein orain hiruzpalau urte amaitu zenuela, zatoz! Ikertzaile euskaldunen komunitatearen parte zara eta zu eta zure lanaren berri izan nahi du. Donostian ikusiko dugu elkar!
IkerGazte kongresuaren aurreko edizioen inguruan gehago jakiteko:
- IkerGazte2015 kongresuaren laburpen bideoa.
- IkerGazte2017 kongresuaren laburpen bideoa.
- IkerGazte2019 kongresuaren laburpen bideoa.
- IkerGazte2021 kongresuaren laburpen bideoa.
Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.
Irakasleak
Helburuak
Aurreko kongresuetan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bostgarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa lan baten egile zaren horri, tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.
Horrez gain, beste bi helburu ere baditugu:
- Ikertzaileen arteko SAREA egituratzea.
- Ikertzaileen arteko harremanak sendotuz gero, elkarlana bultzatzea dugu helburu.
- Euskarazko zientzia produkzioa AREAGOTZEA.
Edukiak
(Informazio guztia eta eguneratua, https://ikergazte.ueu.eus/ helbidean)
Asteazkena, maiatzak 17
- 9:00-9:30 Ongietorri instituzionala
- 9:30-10:25 Hizlari gonbidatua: “The neuroscience of laughter” Sophie Scott (Cognitive Neuroscience at University College London)
- 10:30-11:25 Hizlari gonbidatua : “Antropologia eta feminismoa: ezagutzaren ekoizpen kolektiboa eta kritikoa.” Mari Luz Esteban (EHU)
- 11:30-12:00 Atsedenaldia – Kafe etena
- 12:00-14:30 Mikroaurkezpenak
- 14:30-16:00 Bazkari etena
- 15:45-18:30 Ahozko aurkezpenak (2 jakintza arlo) eta Poster saioa
Osteguna, maiatzak 18
- 9:00-10:00 Hizlari gonbidatua: MAIA DUGUINE
- 10:00-11:00 Mikroaurkezpenak
- 11:00-11:30 KAFE ETENA
- 11:30-14:00 Ahozko aurkezpenak (3 jakintza arlo)
- 14:15-15:30 BAZKARI ETENA
- 15:30-18:30 Hitzaldi saioa
- 15:30-16:10 CLARIAH-EUS: Ikertzeko molde berrien azpiegitura
- 16:15-17:15 Dibulgazioa ikerketan
- 17:30-18:30 Ikertzaileen osasun mentala
- 15:30-17:30 Diziplina arteko proiektuen sorkuntza
Ostirala, maiatzak 19
- 9:00-10:00 Hizlari gonbidatua: UNAI PASCUAL
- 10:00-11:00 Mikroaurkezpenak
- 11:00-11:30 KAFE ETENA
- 11:30-12:00 Hitzaldia: IkerGazteren produkzioa (2015-2022)
- 12:00-13:30 Amaiera ekitaldia eta sari banaketa
Metodologia
Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta mikroaurkezpenak
Hitzaldi orokorrak:
- Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak
- Omenaldi eta errekonozimenduak
- Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak
- ...
Ahozko aurkezpenak, mikroaurkezpenak eta posterrak:
- Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean)
- Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.
Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.
AHOZKO AURKEZPENAK 5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak maiatzaren 17 eta 18an
POSTERRAK formatu digitalean eskegiko dira IkerGazte webgunean posterretarako sortu dugun atalean. Posterren saioa maiatzaren 17an izango da arratsaldez, baina ikusgai izango dira maiatzaren 17tik (11.00etan), 18ra (12,00ak arte).
ARGITALPENA
Onartutako artikului guztiak 5 jakintza arlotan banatutako argitalpenean argitaratuko dira.
Onartutako aurkezpen guztiak ezingo dira IkerGazten, Donostian aurkeztu, Baina ahozko zein poster digitalean dauden guztiak argitalpenean jasoko dira.
Nori zuzenduta
- Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri
- ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi duzun horri
- ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri
- ikerketa-taldeko ardura duzun horri
- edozein ikertzaileri