DE003 - Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna

Hasiera - Bukaera data: 2023ko maiatzaren 17a - 2023ko maiatzaren 30a (Online)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Izaera: Online
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko otsailaren 27a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko maiatzaren 2a

Aurkezpena

Ikastaro hau UEU-GOIk UPV/EHUko Doktorego Eskolarako (DOKe) 2022-2023 ikasturtean eskaintzeko prestatu duenikastaro sortan sartzen da. Ikastaro sorta honen helburua, UPV/EHUn matrikulaturik dauden doktoregai euskaldunei prestakuntza osagarria eskaintzea da eta beraz ikastaro hauek UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik dauden ikasleentzat da soilik.

Ikastaroa BETE DA, baina ITXARON ZERRENDA ZABALIK DUGU.


 

Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna

Komunikazio akademikoan testu espezializatuak sortzen ditugu. Horiei erreferentzia egiteko zenbait termino erabiltzen dira: espezialitate-hizkerak, hizkera tekniko/zientifikoak, juridikoak, administratiboak... nazioartean hizkuntza guztietarako finkatutako baliabide ugari erabiltzen dituzte, hala nola sinboloak, nomenklaturak, taxonomiak eta abar.

Edozein testu espezializatu ekoizten dugunean, hizkuntza natural baten gramatika erabiltzen dugu. Hortaz, testu orokorrek eta testu espezializatuek alderdi komun batzuk dituzte: fonologia, morfologia, sintaxia eta hiztegiaren zati handi bat.

Testu espezializatu prototipikoek badituzte zenbait ezaugarri bereizgarri, besteak beste, hizkuntzaren kode estandarra erabili ohi dute eta estandarraren estilo zaindua aukeratu ohi dute. Gurean, euskara batuak ekarri du estandarra, eta, beraz, komunikazio zientifikoan sortzen diren testuen zuzentasuna bermatzeko Euskaltzaindiak eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografikoak, onomastikoak, hiztegikoak) zorrotz aplikatu behar dira.

(https://ikasmaterialak.ehu.eus/hizkuntza-ikasketak/prest-komunikazio-gidaliburua)

Irakasleak

Helburuak

  • Esparru akademikoan kalitatezko testuak sortzea.
  • Lan akademikoen ezaugarriak aintzat hartuta, euskarazko komunikazio akademikoan euskara idatziaren zuzentasuna bermatzea.
  • Sortzen ditugun testuak zuzenak, egokiak eta komunikatiboak izatea.

Edukiak

  • Zuzentasuna. Zuzenak euskara zuzena esan nahi du, hau da, euskara batuan (Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euskaltzaindiaren arau eta gomendioak aintzat hartuta) idatzita egotea eta gramatika zuzena izatea (deklinabidea, aditzaren morfologia, sintaxia...).
    • 2018az geroztik Euskara Batuaren Eskuliburuan jasota daude Euskaltzaindiak emanak dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak) era didaktiko eta dibulgatzailean.
  • Egokitasuna. Lexiko egokia (dagokion mailakoa) bermatzea eta terminologia zaintzea (komunitate zientifikoan adostutako terminoak erabiltzea).
  • Komunikatibotasuna. Testua irakurri ahala eragozpenik gabe ulertzea. Horretarako, hainbat estilo-zuzenketa ulergarritasunaren mesederako izan daitezke (aditza gehiegi ez atzeratzea, aditza aurreratzea, zenbait kalko desegoki saihestea...).

Metodologia

Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau UPV/EHUko Doktorego Eskolan matrikulaturik daden doktoregaiei zuzenduta dago bere prestakuntza aldiaren osagarri gisa.

Jakintza-arloak