Haur eta gazteen kontrako sexu abusuak: Lan sareak ehuntzen

Data: 2023ko urriaren 7a (Larunbata)
Ordutegia: 10:00-14:00/16:00-19:45
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko urriaren 3a

Aurkezpena

EGITARAUAN azken orduko aldaketak egon dira.

Haur eta gazteen kontrako sexu abusuak gaurkotasun handiko problematika da. Bost haurretatik batek sexu abusuak pairatuko ditu gehiengo baten 13 urte bete baino lehenago. % 80-85 erasotzailea konfiantzazko pertsona edota senidea da, honek ondorioetan eragin zuzena izango duelarik.

Nahiz eta egoera larria izan, haur eta gazteekin harremana duten lanbide guztietako gradu, master eta barne formakuntzetan ez da gaia lantzen (medikuntza, hezkuntza, psikologia, etab.).

Izan daiteke honen ondorio izatea, 10 kasuetatik bat baino gutxiago detektatzen dela eta detektatzen direnen artean gehiengoa ez direla jakinarazten edo salatzen. “Save the Children”en arabera biktimak kontatu zuen kasuen % 70ean ez zuen laguntzarik jaso eta biktimak kontatu zuen eskolen %85ak ez zuen jakinarazpenik egin.

UEUk eta Gure Sarea Elkarteak elkarlanean antolatu dugu jardunaldia.

Informazio gehiago, Maitane Urizar adituari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Irakasleak

Helburuak

• Haurren kontrako sexu abusuetan sentsibilizazioa sustatzea.

• Problematikaren gaur egungo egoera ezagutzea.

• Profesionalek kasu baten aurrean egin beharreko jarduketaren oinarrizko ezagutzak izatea.

• Prebentzio edota detekzio goiztiarra lantzeko oinarrizko ezagutzak izatea.

Edukiak

5 aurkezpen egongo dira: “Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten. Problematikan kokapena”

• Problematikari buruzko gaur egungo datuak ezagutzea.

• Problematikako ezaugarri espezifikoak ezagutzea.

• Sexu abusu haur biktimen babeserako indarrean dagoen legedia ezagutzea.

• Desgaitasuna duten haur sexu abusu biktimen ezaugarri bereiziak ezagutzea.

• Kasu baten aurreko jarduketaren oinarrizko ezagutzak izatea.

• Pediatria eremuko jarduketaren ezaugarriak ezagutzea.

Metodologia

Adituen aurkezpenen ondoren galdera denbora utziko da, partaideei sortzen zaien zalantzak erantzuteko edo gairen batean gehiago sakontzeko aukera eskainiz.

Atsedenaren ostean adituek kasuen aurreko jarduketan eta problematika honen prebentzioan gako diren ideiak aurkeztuko dituzte.

Bukatzeko, parte hartzaileekin mahai inguru bat antolatuko da, galdera desberdinen bitartez problematikari buruzko alderdi desberdinen inguruan elkarrekin hausnartu eta sakontzeko.

Nori zuzenduta

Haur eta gazteekin harremana duten profesionalei, hezkuntza eta osasun alorreko ikasleei eta interesdun pertsonei eta erakundeei.

Jakintza-arloak