Oinarrizko braillea ikasteko ikastaroa.

Hasiera - Bukaera data: 2023ko martxoaren 18a - 2023ko martxoaren 25a
Ordutegia: Larunbatak. 09:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko otsailaren 16a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko martxoaren 13a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: martxoak 18 eta 25

Bi ordutako etxerako lana egongo da.

Ikastaro honekin, ikusmen desgaitasuna duten ikasleei behar den arreta emateko etorkizuneko irakasleak prestatzea nahi dugu, ikasle hauei asko lagunduko genieke aldez aurretik sentsibilizazioa egina izango bagenu eta ezagutza batzuk izango bagenitu.

Horregatik, Ikusmen desgaitasuna duten pertsonen eta ikasleen aurrean irakasle ulerkor eta sentsible izatea eta beharrak identifikatzeko gai izatea lortu nahiko genuke. Gainera, Ikusmen desgaitasuna duten ikasle baten edo batzuen aurrean baliabidez eta trebetasunez hornitzen saiatuko gara.

Hala nola: NHBBZak duen esku-hartzea eta baliabideak ezagutu, Braille kodea oinarrizko maila batean ezagutu eta praktikatzea, Punttuka materiala, braille euskaraz ikasteko materiala (NHBBZak egina) eta beste baliabide teknologiko batzuk ezagutuz.

Irakasleak

Helburuak

• Ikusmen-desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza-premietara hurbiltzea ikuspegi inklusibo batetik.

• Braille oinarrizko signografia ezagutzea, baita kodearen didaktika.

• Ikusmenaren bidez braillen irakurketa-maila oinarrizkoa lortzea. Idazketa ezagutzea eta praktikatzea.

• Ikusmen desgaitasuna duen ikasle baten aurrean, eskola bateko esku-hartzea ezagutzea.

Edukiak

• Ikusmen-desgaitasunaren kontzeptualizazioa.

• NHBBZ eskuhartzea.

• Eskola baten eskuhartzea.

• Braillearen ezaugarri orokorrak.

• Irakurketa-kodea hautatzea, tinta edo braille.

• Braille irakurtzea, ikusmena erabiliz.

• Braillez idaztea perkins makinarekin.

• Braillearen didaktika.

• IKTen eta Braillearen erabilera.

• PUNTTUKA ezagutzea.

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu.

Oinarrizko azalpenak ikus-entzunezko materialen eta adibide zehatzen bitartez landuko dira eta horiek barneratzeko jarduera praktikoak proposatuko dira. Era berean, ikastaroan zehar, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, talde dinamiketan parte hartuz eta taldeari modu eraikitzailean eraginez.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakaslearen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.

Nori zuzenduta

Hezkuntza arloko ikasle zein irakasleendako eta gaian interesa izan dezakeen guztiendako.

Jakintza-arloak