Haurreskolan giro eta txoko desberdinen diseinuarako oinarri pedagogikoak
Aurkezpena
Formakuntza honen bidez partaideak euren eskolaren espazioaren errealitateaz jabetuko dira. Eskura dituzten baliabideak aztertu eta umeen eta helduaren beharrak asetzen dituen espazio bat diseinatzeko gai izango dira. Espazio batek zer behar duen eta zertarako sortu behar den bereganatuko dute, espazioaren ezaugarriak eta erremintak eskuratuz.
Gela bateko segurtasun markoan, hezitzailearen jarrerak ez ezik, espazioek ere segurtasuna bermatu dezakete. Funtsean, haur eskolako espazioak hezkuntza-espazio bihurtzeko tresna eta proposamen pedagogikoak jarriko dira mahai gainean, eta horiek garatzeko prestatuko dira hezitzaileak ikastaro honetan. Hortaz, hezitzaileak agente berritzaile gisa ahalduntzeko balioko du, espazioa bera eragile hartuta.
Era berean, ikastaro honen bidez jolasaren garrantziaz arituko gara eta jolas horiek espazioetan zelan sailkatu eta diseinatu ikasteko aukera egongo da.
Irakasleak
Helburuak
- Espazioa eragile hezitzailea ere badela ulertzea.
- Espazioak diseinatu eta antolatzeko kontuan hartu beharreko oinarri pedagogikoak, gakoak eta erremintak eskuratzea.
- Haurraren garapenaren eta segurtasun afektiboaren oinarriak eta beharrak ezagutzea.
- Espazio antolatuek haurraren garapenean eta ongizatean duen eragina jakitea.
- Inklusiorako espazioak kudeatzen jakitea.
- Autonomia eta zaintzarako barne eta kanpo espazioak eta denborak sailkatzea.
- Autonomia eta segurtasuna bermatzen duten espazioak eraikitzen jakitea.
- Haurraren garapena, beharrak eta honen jolasa kontuan izanda kanpo eta barne espazioak egon beharko luketen txokoak sailkatzea.
- Espazio bakoitzeko ezaugarriak, materialak eta dinamikak ezagutzea.
- Jolasak haurraren garapenean duen eraginaz jabetzea.
- Haurren jolas proposamenak kontuan izanik behar dituzten baliabideak bideratzen jakitea.
- Espazioetan egoteko helduaren jarreran sakontzea eta hausnartzea.
- Norberaren haurtzaroko garapena eta segurtasun afektiboa abiapuntu hartuta norberaren beharrak, ahulguneak eta indarguneak identifikatzea, hezitzaile rola betetze aldera.
Edukiak
- Espazioa agente hezitzaile gisa
- Atxikimendua, espazioen diseinurako oinarri
- Jolasaren garrantzia eta balio hezitzailea
- Espazioak harmonizatzeko eta leuntzeko gakoak
- Giro eta txoko desberdinen sorrera
- Hezitzailearen jarrera eta komunikazioa
Metodologia
lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.
Nori zuzenduta
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.