Eskola arreta adimen gaitasun handiko ikasleei.
Aurkezpena
Ikastaroaren datak: Apirilaren 29a eta maiatzaren 13a 9:00-14:00.
Adimen gaitasun handiaren inguruan ezagutza jasotzen goazen arren askotan arreta egoki bat egiteko zailtasunak ditugu. Hau horrela, ikastaro honetan adimen gaitasun handiko ikasleei eskolaren barruan arreta eskaintzeko oinarrizko ezagutzak jasoko ditugu, haien egoerara hurbildu eta arreta eskaintzeko bide eta baliabideak aztertuz.
Ezinbestekoak diren oinarrizko kontzeptuak aztertuko ditugu baina batez ere, ikasle hauei arreta eskaintzeko bideak ezagutuko ditugu. Eskolan arreta egoki bat eskaintzeko ditugun oztopoak identifikatu, aztertu eta horiei nola aurre egin aztertuko dugu.
Irakasleak
Helburuak
- Eredu teoriko nagusiak ezagutu.
- Ikasle horien ezaugarriak ezagutu, irakasleak detekzioan eragileak izateko.
- Gelarako esku-hartzeak ezagutu eta nola diseinatu daitezkeen aztertu.
- Aurreiritzi eta uste okerrei nola aurre egin ikusi.
- Gure inguruan gaiari zer-nolako arreta eskaintzen zaion aztertu.
- Partaideen kezkak plazaratu eta ahal dela erantzun.
- Eskola eta familiaren arteko lotura nola egituratu.
Edukiak
- Adimen gaitasun handiko ikasleen ezaugarriak (kognitiboak, emozionalak, sozialak).
- Irakasleen ezaugarrien gaineko gogoeta.
- Metodologia eta gelako praktika egokiak.
- Gela barruan arreta eskaintzeko baliabideak eta esku-hartzeak.
- Eskola eta familiaren arteko elkarlana sustatzeko bidea
Metodologia
Azalpen teorikotik abiatuta, egoera errealak aztertuko dira. Partaideen proposamenak, esperientzia, ardurak eta beharrak jasoko dira esku-hartzeari begira.
Nori zuzenduta
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.