Komunikazioa, ongizatearen oinarri

Hasiera - Bukaera data: 2023ko martxoaren 4a - 2023ko martxoaren 11a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko urtarrilaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko otsailaren 26a

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: martxoak 4 eta 11

Hizkuntzaren bidez errealitatea eraikitzen dugun bezala, komunikatzeko moduaren bidez gizartea ere eraikitzen dugu. Irakasleok jarrerei dagokionez erreferenteak garen heinean, ikasleek komunikazio osasuntsu, asertibo eta emozionalaren adibideak behar dituzte. Teknologia berriek, indibidualismoak, ikastetxe barruko erritmoek, ... askotan ez digute ahalbidetzen ikasleekin eta gainontzeko irakasleekin komunikatzeko erabiltzen ditugun moduei so egiten.

Irakasleari eginiko elkarrizketa honetan informazio gehiago topatuko duzu.

Irakasleak

Helburuak

• Ikasleekin komunikazio osasungarria lantzeko tresnak eskuratzea.

• Hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioa hobetzeko tresnak eskuratzea.

• Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo komunikatzeko moduak duen garrantziaz jabetzea.

• Hausnarketa kolektiboak sortzea irakasleen eta ikasleen arteko harremanaren inguruan.

• Nork bere buruarekin nola erlazionatzen garen eta gure buruei hitz egiteko moduez hausnartzea.

Edukiak

Lehen zatia (komunikazio osasuntsua sukaldatu)

  • Komunikazio osasungarriaren inguruko oinarrizko kontzeptuak: emozioak, autoezagutza, sentimenduak, beharrak, entzutea, asertibitatea, ...
  • Teoriatik ekintzara igarotzeko baliabide praktikoak.

Bigarren zatia (komunikazio osasuntsua partekatu)

  • Ikasgelan ikasitakoa aplikatzeko baliabideen, tresnen eta dinamiken proposamenak.

Metodologia

Proposatutako metodologia, oro har, aktiboa da, bizipen batetik ezagutza eskuratzea ahalbidetzen duten ariketekin. Beste lanketa mota batzuk ere egongo dira, hala nola, hausnarketa kolektiboa eta indibiduala.

Nori zuzenduta

Pertsonekin lan egiten duen edozeinentzat izan daiteke egokia. Berezi haurrekin harreman zuzena duten profesionalei.

Jakintza-arloak