Pornografiaren aurrean nola esku-hartu. IKT-n erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak.
Aurkezpena
Ikastaroaren datak: martxoak 18 eta 25
Internetekin batera, harremantzeko espazio berri bat sortu da. Leku bat non, espazioa, denbora eta bat-batekotasunak komunikatzeko, harremantzeko zein maitemintzeko era berri bat ekarri duen. Eta gure gazteak hor daude, egunerokotasunean sare sozialen bidez harremantzen. Horretaz gain, pornografiak Interneten modu masiboan zabaltzeko modua aurkitu du. Pornografiak gazteei eskaintzen dien eredu erotikoa estereotipo sexistaz josirik dago eta guztiz genitala da. Gainera bultzatzen duen eredu erotikoa bat bat-batekotasunean eta kontsumoan oinarritutakoa da. Honi, gaur egun gazteek jasotzen duten sexu-hezkuntza eskasa gehitzen badiogu, haur zein gazteek beraien zalantza asko pornografiaren bidez modu oker batean erantzutea dakar.
Ondorioz, sexualitateari arreta eskaintzeko premia dago. Baina hau nola egin?
(Ikastaroaren inguruko xehetasun gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketan topatuko duzu, hemen)
Irakasleak
Helburuak
- Sexualitatearen ikuspegi positibo, adeitsu eta aberasgarri bat eskaini, hau espresatzeko eta bizitzeko modu desberdinekin batera. Ikuspegi integratzaile batetik, gazteen sexualitatea bermatu, honi arreta eskaini eta sexualitatearen heztearen garrantzia onartu.
- Teknologiek, Internetek eta komunikazioaren plataforma berriek identitate sexualei eta sexuen arteko harremanetan nola eragiten duten aztertu.
- Sare sozialen eta komunikaziorako beste plataformen erabilpen egoki baterako gakoak identifikatu, neskak eta mutilak teknologia berri hauen erabileran hezteko.
- Pornografiak haurren eta nerabeen gainean duen inpaktua aztertzea eta honek sortzen dituen erronkei aurre egiteko, hezitzaileak tresna eta baliabidez hornitu.
Edukiak
- Sexuen arteko harremanei zuzendutako arretaren abiapuntua. (Marko kontzeptuala)
- Neska eta mutilen sexualitatearen arretan, norberak dituen jarreren garrantzia.
- Sare sozialak, terminologia eta gazteek egiten duten erabilpenaren errealitatea.
- Gazteriaren ezaugarriak eta berezitasunak. Autoestimua, norbere irudiaren kudeaketa, pribatutasuna eta sare sozialak.
- IKT-en bidez gerta daitezkeen egoera desegokien identifikazioa eta prebentzioa (kontrola, mespretxua, xantaia, intimitatearen inbasioa…)
- Pornografiaren eragina haur eta gazteengan.
- IKTen erabilpenaren azterketa, sare sozial motak eta egoera gatazkatsuak.
- IKT-en erabilera egoki bati bideratzeko hezkuntza gakoak.
- Egoera zehatz batzuen abordaia: kasuen inguruko lana.
Metodologia
Teoriko-praktikoa: alde batetik eduki teoriko desberdinak transmitituko dira eta bestetik, azterketarako, eztabaidarako eta eduki eta material desberdinen hausnarketarako espazioak sortuko dira, banaka zein taldeka. Lan egiteko modu oso aberasgarria eta atsegina izango da partehartzaileentzat.
Nori zuzenduta
Haurrekin zein gazteekin lanean edo elkarlanean (elkarteetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenei.
Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, gazteen elkarteak eta beste erakunde batzuk).
Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.