Euskal pentsalariak bigarren hezkuntzako curriculum berrian.
Hasiera - Bukaera data: 2022ko azaroaren 23a - 2023ko ekainaren 1a (Astean zehar)
Tokia: Bilbo-UEUren egoitza
Ordutegia: 18:30-20:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 2
Aurkezpena
Bigarren Hezkuntzako curriculumean Mari Luz Esteban, Txillardegi eta Azurmendi pentsalariak landuko direla aitzakia hartuta, nor dira, zer egin dute, haien obra ezagutzeko nondik abiatu... lantzeko, hitzaldi zikloa antolatu du UEUren Filosofia sailak.
Edukiak
Hitzaldiak:
- Azaroa: Joxe Azurmendi. Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue.
- Otsaila: Txillardegi. Hizlaria: Alaitz Aizpurua.
- Ekaina: Solasaldia: "Pentsamendu antropologiko feminista" Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernández.
(datak lotu ahala, egitarauan sartzen joango gara)
.