Escape Room digitala sortzen.

Hasiera - Bukaera data: 2022ko azaroaren 12a - 2022ko azaroaren 19a (larunbatak)
Ordutegia: 9:30-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko azaroaren 5a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: azaroak 12 eta 19, bi larunbat.

Teknika eta metodologietan ematen ari den berrikuntzak, esperientzia bidezko ikas-irakaskuntzak adibidez, metodo tradizionalagoak alde batera uzten ari dira. 

Jolas-esperientziak pil-pilean dauden honetan, gela kudeatzeko esperientzia izan daitekeen Escape Room edo Ihes-gela digital bat sortzea irakasleontzat interesgarri izan daitekeen sistema gisa aurkezten dugu. Gai ezberdinak modu motibagarriagoan lantzeko aukera eskaini nahi zaie irakasleei.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Escape Room bat zer den ezagutu eta eraikitzea.
  • Escape Rooma sortzeko tresna aproposa ezagutzea.
  • Norberaren konpetentzia digitala garatzea.
  • Ikasleen konpetentzia digitala garatzen laguntzeko erremintak lantzea.

Edukiak

  • Escape Room digitalak bete beharreko irizpideak.
  • Escape Rooma sortzeko tresnan trebatzea.
  • Escape Roomak osatzeko sormena garatzea.

Metodologia

Hona hemen formazioak izango duen eskema:

  • Aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa: Escape Rooman jolastu.
  • Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.
  • Praktika: ikasleek Escape Rooma eraiki eta sormena lantzeko tartea.
  • Hausnarketa: egindakoa partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.
  • Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza-giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzenduta

Escape Roomak sortzen ikasi nahi duenari zuzenduta. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.

Jakintza-arloak