Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune.
Aurkezpena
Adimen artifiziala eta filosofiaren arteko harremana eta solasaldi kritikoa ezinbestekoak dira. Erro paradigmatiko edo teknikari buruzko filosofiak AAren gaineko gogoeta egin beharra dauka, teknofilia-teknofobiaren arteko kulunka eguneratuz zein teknologia autonomoen eta digitalizazio unibertsalaren tokia aztertuz. Horretarako, eremu horietan ekarpen handikoak izan diren zenbait pentsalariren bidea azaldu egingo da, eta erronka eta aukera berrien aurrean jarri, AAren ametsak eta nahiak (futurismoa, azelerazionismoa, kolapsologia, utopia) astiro pentsatzeko bideak irekitzeko. Horrenbestez, AAren eragina, orain eta hemen, euskal hizkuntza komunitatean, nolakoa den aztertuko da, zenbait arlotan (ikus-entzunezkoetan eta komunikabideetan, esaterako) eragindakoa behatuz, eta geroko egun hurbil-hurbiletan zabalduko diren bideei begira jarriz (itzultzaile neuronal, smart hiria edo gauzen intranetari so, esaterako), filosofia eta teknologiaren elkargunea eratuko da.
Jarduera hau UEUren Filosofia eta Informatika sailek #ElkarEkin antolatu dute.
Jardunaldi honen hasiera ekitaldia eta arratsaldeko mahai ingurua IEB2022: Adimen Artifiziala jardunaldiarekin batera egingo dira.
.
Laguntzailea:
.
Irakasleak
- Juan Bautista Bengoetxea Cousillas
- Jose Ignacio Galparsoro Ruiz
- Oier Imaz Alias
- Gorka Julio Hurtado
- Arantzazu Saratxaga Arregi
Helburuak
- Adimen artifizialari buruz filosofian egin diren gogoeten berri ematea: teknikaren filosofiaren klasikoetatik oraingo digitalizazioaren pentsalariengana.
- Adimen artifizialak gure testuinguruan (hizkuntza, kultura eta identitatean) izan lezakeen eraginaz gogoeta egitea: politika eta kultura digitalari nondik eutsi.
- Adimen artifizialaren aurrean bide praktiko zein teoriko alternatiboak ezagutzea, kasu zehatz eta egungoetara joz: itzultzaileak, ahots prozesatzaileak, big dataren ustiaketa eta abar.
Nori zuzenduta
Filosofian, sozio-antropologian edota ingeniaritzan ikasketadun eta arituak, eta gaian interesa daukanak.