Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak...

Data: 2022ko ekainaren 29a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:30-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko ekainaren 22a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioan era desberdinetan inplikaturiko sei eragileei eskatu diegu bakoitzak bere esperientziatik abiatuta pentsatzeko zenbait galderari buruz (edo horietakoren baten inguruan, zehazki), eta beren gogoetak eta esperientziak gure aurrean azaltzeko 15-20 minututan:

  • zein leku dute liburuek, aldizkari zientifikoek, ikus-entzunezkoek, sare sozialek... unibertsitate-jakintzaren komunikazioan?
  • unibertsitateetako ikasleek eta irakasleek zer irakurri dute tradizionalki eta zer irakurtzen dute orain?
  • unibertsitateek zelan komunikatu dute tradizionalki eta zelan komunikatzen dute orain?
  • zein da ikerketaren komunikazioaren eta jakintzaren dibulgazioaren arteko muga?
  • zein da eta zein izan behar da euskararen lekua unibertsitate-jakintzaren komunikazioan?

Goiz osoko jardunaldi-solasaldi-ikastaldi-mahai-ingurua izango da, parte-hartzaile guztien arteko gogoeta eta solasa sustatu nahi delako.

Jardunaldi hau UEUren Argitalpengintza Batzordeak antolatu du.

>>>Ikusi hemen antolatzailek egindako kronika: Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa.

 

Laguntzailea Bilboko Euskararen Etxea:

Irakasleak

Helburuak

  • Gogoeta sustatzea unibertsitate-jakintzaren komunikazioaz (euskarriak, hedatzeko moduak...).
  • Euskarak unibertsitate-jakintzaren komunikazioan izan behar duen lekuaz jardutea.
  • Unibertsitate-jakintzaren komunikazioak 21. mendean izan ditzakeen joerak aurreikusten saiatzea.

Nori zuzenduta

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioan inplikaturiko eragileak: irakasleak, ikasleak, unibertsitate-biblioteketako profesionalak, unibertsitate-liburuen argitaletxeak, aldizkari zientifikoak, dibulgazio zientifikoko eragileak, produkzio zientifikoari edo komunitate zientifikoari buruz jardun duten ikertzaileak....

Jakintza-arloak