Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan.

Data: 2022ko ekainaren 27a (Astelehena)
Ordutegia: 10.00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko ekainaren 21a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Egia-ostearen garaian bizi gara, emozioak eta sentimenduak egiari eta ebidentzia zientifikoari gailendu zaizkion aldia. Pandemian are nabarmenago geratu da hau. Baina, zein ekarpen egin diezaioke zientziak aldi honi? Zein leku eman behar diogu zientziari garai berri honetan? Zein paper jokatu behar dute hedabideek? Eta sare sozialek zer ondorio dute honetan guztian? Filosofiaren, zientziaren eta kazetaritzaren ikuspegitik helduko diogu gaiari.

Jardunaldi hau UEUk eta Elhuyarrek #ElkarEkin antolatu dute.


Irakasleak

Helburuak

  • Egia-osteaz hausnartzea.
  • Zientziak egia-ostea gainditzeko eskain dezakeena ikusaraztea.
  • Filosofoak, kazetariak eta zientzialariak elkarrizketan jartzea.

Nori zuzenduta

Edonori, kazetariak, zientzialariak, filosofoak, gaian interesa daukan edonori…

Jakintza-arloak