Askapen bide(ar)en haritik ''Garelako, zer izan nahi dugu?''

Aurkezpena
Euskal nazioaren zerumuga naziotik Estaturako jauzian irudikatu izan dugu, estatu nazio modernoen artikulazioa eredu gisa hartuz. Baina zertan da nazio-estatuaren formulazioa? Eta nolakoa nahi dugu gaurdanik, praktikatik eta hausnarketatik, abertzaletasunaren, naziotasunaren... bestelako ulerkuntza eta eraikuntza bat?
Abiapuntuan, Euskal lurraldea ezaugarritzen dituen hizkuntza, kultura eta historia ditugu. Haatik, Euskal nazioaren partaidetza sentimenduak borondatezkoa izan behar du. Atxikimendu eta nortasunen zeharkakotasuna bermatu beharko da, aniztasuna zaindu eta, orobat, askatzailea beharko luke. Horretaz hausnartzera goaz,'' garelako, izan nahi dugu?''
Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
IKASTARO BIKOITZA: Askapen bide(ar)en haritik...
Ikastaro honek Iruñean emango den ''Izan ginelako, gara?'' ikastaroarekin lotura dauka.
Nahiz eta bakoitzak bere aldetik izate bat eta ulerkuntza propio bat izan dezakeen eta aukera hori zabaldua den ere, ireki nahi dugun hausnarketaren harian zehar oinez egitera gonbidatu nahi zaituztegu. GUaz hausnartu, GUa marraztu eta GUa praktikatikekiteko eta eraikitzeko koordenadez solastera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jon Maiak esan bezala, jada ez gara izan ginena (-baina badugu horretatik zerbait ezinbestean eta zortez- gehitzen dugu guk) eta oraindik ez gara izango garena.
Irakasleak
- Lorea Agirre Dorronsoro
- Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
- Oihana Etxebarrieta Legrand
- Ibai Iztueta Azurmendi
- Arantza Santesteban Perez
- Mario Zubiaga Garate
Helburuak
Ikastarok hausnarketa kolektibo bat ireki eta zabaltzea du helburu:
- Egun, mundu mailan ageri diren Estatuen ezaugarritzea, orobat, herri gisa ukatzen gaituzten Estatu-nazioen ezaugarri, jarrera eta gabeziak izanik, nola jabetu eta hausnartu bestelako eredu baten beharraz. Finean, nola adierazi gure nazio proiektua ez dela ispilu gisa ageri diren pareko Estatu-nazioetan?
- Sistema kapitalistaren beste fase bat den azken globalizazio ekonomiko honek orain arteko estatu-nazioen gain izaten ari den eragina eta ondorioez jabetzen gara. Nola eragiten gaituzte ematen ari diren egiturazko aldaketa horiek guztiak gure nazioaren berrezaugarritzean?
- Demokraziaren pribatizazioak deseraiki dituen balioak berreskuratzeko ariketa kolektibo eta inklusibo gisa irudikatu dezakegu gure prozesua eta hausnarketa. Nola irudikatu gutasuna eta nola ekin gugintzan?
Edukiak
UZTAILAK 1, astelehena
9:00-9:30 – Ikastaroaren ongi-etorria.
- Iruñeko Ikastaroarekin lotura eta ondorioak bertaratzea. Aurkezpenaeta kokapen orokorra.
9:30-10:30 – Gugintza bideak: Diakité kolektiboa
- Diakité kolektiboa, migrazio egoeran daudenen harrera eta laguntza sare bat. Baiona migrazio ibilbide horretarik geltoki bat da, eta beharrezko baldintza materialak bermatzeaz arduratzen den sarea da.
10:30-11:00 – Atsedenaldia
11:00-13:00 – Jarraipena
13:00-14:00 – Bazkaltzeko tartea
16:00-17:30 – Mahai-ingurua: Estatugintzaz eta naziogintzaz erpin ezberdinetatik elkarrizketan.
- Mario Zubiaga
- Oihana Etxebarrieta
- Ibai Iztueta
19:00-... - Mahai-inguru irekia: Zer da XXI. Mendeko abertzaletasuna?
- Lorea Agirre
- Amalur Alvarez
- Eduardo Apodaka
Saio irekia izango da.
UZTAILAK 2, asteartea
9:00-10:30 – Gugintza bideak: Bizi! Mugimendua
- Bizi! Mugimenduak aurrera eramandako Burujabetzari buruzko hausnarketa ezagutu eta hurbiletik mugimendua bera ezagutzeko tartea izango da.
10:30-11:00 – Atsedenaldia
11:00-13:00 – Jarraipena
13:00-14:00 – Bazkaltzeko tartea
16:00-17:30 – Mahai-ingurua: Imaginario berri bat irudikatuz.
Sorkuntzarako momentua izango da, imajinario sozial berri baterako ezaugarri, balore, metafora eta edukiak proposamen sorta. Euskarri, doinu eta neurri berezian bakoitzak
- Arantxa Santesteban
- Amets Arzaluz