IEB2018: Burujabetza teknologikoa

Data: 2018ko maiatzaren 17a (Osteguna)
Ordutegia: 8:30-19:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10.5
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko apirilaren 16a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko maiatzaren 14a

Aurkezpena

IEB2018 Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Burujabetza teknologikoa da.

1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste hamar ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.

Egungo gizartean aurrera egiteko ezinbestekoa da teknologia. Are gehiago, teknologien eragina gero eta handiagoa da jendartean; bai haren izaeran, bai izango dituen eskubideengan eta baita bere buruaren jabe izateko edukiko dituen tresnetan ere. Teknologia egokiak oinarri izango dira jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean.

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), teknologia horien inguruko eztabaida martxan jartzeko gune paregabea dela deritzogu. Urteetan izan da eztabaida honetan zeresana duten entitate guztien bilgune; instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta akademiaren bilgune hain zuzen ere eta aurtengoan, berriro ere bil daitezke burujabetzaren oinarri izan daitezkeen proiektuei buruz hitz egiteko eta teknologia horien ideazio eta ezarpenerako bideak aztertzeko.

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean. Beraz, eta ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa.

 

Ikusi hemen aurreko bilkuraren grabaketa: IEB2015 bideoa

 

Informazio osagarria:

 

 

Bilkura Enpresa Digitalarekin elkarlanean antolatzen dugu   Bilkurako laguntzailea da PuntuEUS Fundazioa
 

Irakasleak

Helburuak

Helburu nagusia burujabetza teknologikorako bidean dauden beharrak identifikatu, erronka honi heltzeko euskaldunok daukagun indarra neurtu, eta bide horretan aurrera egiteko harremanak sortzea izango da. 

Horretarako jendarteak dituen erronka oinarrizkoenak ukitzen saiatuko gara bereziki: zein azpiegitura teknologiko behar diren, hezkuntza sisteman eduki eta teknologien planteamenduak, parte hartze digitalerako tresnak, hizkuntza teknologiarekiko estrategiak, garapen ekonomikorako ereduari lotutako apustu teknologikoa, garapen aurreratuak eta joeren azterketa, konfidentzialtasuna eta arlo etikoak...

Informatikaren inguruan gabiltzanok –softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari eta beste– bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea izango dugu, bada, bigarren helburua.

Metodologia

IEB2018 honetan ere, aurreko bilkuretan erabili ditugun 2 formatu nagusiak erabiliko ditugu: 

Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak eta antolatzaileek lotutakoak.

Komunikazioak: Aplikazioak, baliabideak.. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da Informatikarein bilkura. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

Horrez gain hitzaldien gainean emango den eztabaidari leku berezia utziko diogu. Bazkal orduan antolatutako dinamika parte hartzaileen bitartez gai honek izan ditzakeen hari-mutur ezberdinei erreparatuko diegu, elkarren arteko harremanak bultzatuz.

Nori zuzenduta

  • Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.
  • Burujabetza teknologikoan interesa duen pertsona oro.

Jakintza-arloak