Zabaldu dugu Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea

2025eko urtarrilaren 31

Zabaldu dugu Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 17ra arte.

Ikergazte kongresua ikerketaren ibilbide profesionalean hasi berri direnei zuzenduta dago, beraz, zure ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztera animatzen zaitugu, baldin eta...

  • tesia egiten bazabiltza,
  • tesia aurkeztu berri baduzu (gehienez azken lau urteetan),
  • ikerketa-lanen bat egin baduzu (MALa edo GrALa adibidez, betiere ikerketaren kalitatea bermatzen baldin bada).

Artikuluak ebaluatu ahal izateko euskaraz idatzita egon behar dute eta jarraian adierazitako egitura bete beharko dute:

  • Izenburua eta egileak (lana aurkeztuko duen ikergaztea azpimarraturik)
  • Laburpena eta gako-hitzak (euskaraz eta ingelesez)
    1. Sarrera eta motibazioa
    2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak
    3. Ikerketaren muina
    4. Ikerketaren ondorioak
    5. Etorkizunerako planteatutako norabidea
    6. Erreferentziak (eta hala dagokionean nazioartekotasunaren aldetiko aipamena)
  • Oharra:
    • Gehienez sei eta zortzi orriko luzera izango dute.
    • PDF formatuan bidaliko dira.

Informazio guztia hemen aurkituko duzu. Ereduak eta arauak, berriz, hemen.