V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura

Jakintza-arloak: Arkitektura, Zientzia teknologikoak
ISBN: 978-84-8438-865-4
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 229

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2023.03

UEUk 50 urte bete berri dituen honetan euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du oraindik bere helburu garrantzitsuenetako bat. Horren erakuslea da, azken urteotan UEUren jardunaren ikurra izan den #ElkarEkin lelo eta traola. Elkar ezagutza eta elkarlana ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.

Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (12 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (5 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Orduan hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Aurten Donostian beteko du bosgarren edizioa, Kursaal Jauregian, maiatzaren 17, 18 eta 19an.

Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Eta horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu: Batzorde Zientifikoko kide eta kolaboratzaileak, edo Batzorde Dinamizatzaileko kideak, zein beste hainbat pertsona ibili dira kongresuaren antolaketan. Kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED); Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Udalbiltza. Azkenik, nabarmentzekoa da edizio honetan 17 ikerketa talde eta 7 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak

Zeoliten diskriminazioa olefinak ekoizteko CO2-aren hidrogenazioaren bitartez, Ander Portillo Bazaco,

Onintze Parra Ipiña, Javier Ereña Loizaga, Andrés Tomas Aguayo Urkijo eta Ainara Ateka Bilbao

Mn2O3-ZnO katalizatzailea metanolaren sintesirako, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak ekoizteko

bitartekari gisa, Onintze Parra Ipiña, Ander Portillo Bazaco, Javier Ereña Loizaga eta Ainara Ateka Bilbao

Agar-ekoizpeneko hondakinak 3D inprimaketarako soja-proteinazko hidrogelen betegarri,

Jone Uranga Gama, Teresa Carranza Fernandino, Pedro Guerrero Manso eta Koro De la Caba Ciriza

Vitoria-Gasteizko egoitza publikoen estalkien ebaluazioa, plaka fotovoltaikoak instalatzeko, Mikel Garro Aguilar eta Ana Picallo Perez

Fuzzing adimentsua sistema txertatuetan, Maialen Eceiza Olaizola, Jose Luis Flores eta Mikel Iturbe Urretxa

3D inprimaketa eta elektrohiratze bidez ekoitzitako kitina/gelatina/PVA aldamioak, Teresa Carranza Fernandino, Jone Uranga Gama, Ainhoa Irastorza Lorenzo, Pedro Guerrero Manso eta Koro De la Caba Ciriza

Latentziarik gabeko sareko identifikatzaileen aleatorizazioa kontrol industrialerako sistemetan proaktiboki errekonozimendu erasoak mitigatzeko, Xabier Etxezarreta Argarate, Iñaki Garitano Garitano, Mikel Iturbe Urretxa eta Urko Zurutuza Ortega

Kale-oinezkotzeek merkataritza-ehunean duten eragina: Bartzelonako Eixample barrutiaren azterketa kasua, Martzel Arriaga Irazabal

Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura eredu, Irati Mendia Garcia

Termoekonomia eta Adimen Artifiziala batzeko metodoa, eraikinen instalazio termikoetan klima-aldaketaren ondorioak kalkulatzeko, Irati Prol Godoy, Ana Picallo Perez, José María Sala Lizarraga eta Javier Rey Martínez

Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan computational fluid dynamics simulazioak erabiliz, Unai Lertxundi Ferran, Jorge Aramburu Montenegro, Macarena Rodríguez Fraile, Bruno Sangro Gómez-Acedo eta Raúl Antón Ramírez

Osasun-arloko entitate izendunen etiketatzea, Paula Ontalvilla Gutierrez, Aitziber Atutxa Salazar eta Maite Oronoz Antxordokiz

Hidrogenoaren garraio-parametroen arteko erlazio isotopikoa, María Urrestizala Andres, Jon Azkurreta, Natalia Alegría Gutierrez eta Igor Peñalva Bengoa

Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarrituta, Maitane Martinez Eguiluz, Ander Barrio, Ibai Gurrutxaga Goikoetxea, Javier Muguerza Rivero, Ane Murueta-Goyena Larrañaga, Iñigo Gabilondo eta Olatz Arbelaitz Gallego

Beira-zuntz bidez indartutako polimero konpositeen permitibitate elektrikoaren karakterizazioa T erresonadoreen bitartez, Miren Hayet Otero, Leire Bilbao Alba, Izaskun Bustero Martinez de Zuazo eta Jose Manuel Gonzalez Perez

Ideiagintza suizidaren identifikazioa sare sozialetan, Sara Gracia, Maite Oronoz Antxordoki eta Alicia Pérez Ramírez

Kitinaren erauzketa tradizionala aldatu ingurumena errespetatzen duten prozesuak lortzeko, Mireia Martin Marcianes, Sara Mchichou El Haouass eta Erlantz Lizundia Fernandez

Pazienteen segimendua eraikin anitzeko eta tunelez konektatutako ospitale gune batean, Imanol Picallo Guembe, Jesús Daniel Trigo Vilaseca, Hicham Klaina, Peio Lopez Iturri, José Javier Astrain Escola, Ana Vazquez Alejos, Francisco Falcone Lanas eta Luis Serrano Arriezu

Fusio erreaktoreentzako materialen analisirako teknikak, Jon Azkurreta, Maria Urrestizala Andres, Natalia Alegría Gutierrez, Igor Peñalva Bengora eta Jone Muñoz Ugartemendia

Concept&Go: Kontzeptu mapak tesi ikasketetara egokitzeko nabigatzailearentzako software luzapena, Xabier Garmendia Díaz, Maider Azanza Sesé eta Óscar Díaz García

Erosotasunean oinarritutako gidari estiloaren identifikazioa adimen artifizialaren bitartez, Jon Ander Ruiz Colmenares eta Estibaliz Asua Uriarte

Fase-aldaketan oinarritutako hozte-sistemen bero-transferentziaren analisi esperimentala, Leire Arrieta Lizarazu, Peru Fernandez Arroiabe, Joanes Berasategi Arostegui eta Manex Martinez Agirre

Kontrol banandu aurreratuan oinarritutako HAIRL emisometroaren automatizazioa, Jon Gabirondo López, Mireia Sainz Menchón, Iñigo Arredondo Lopez de Guerenu, Josu M. Igartua Aldamiz, Telmo Echániz Ariceta eta Gabriel Alejandro López

Aerosorgailu flotagarrien kontrol-tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzeko, Eneko Sotomayor Pego, Josu Jugo Garcia, Javier López Queija, Santiago Alonso Quesada eta Eider Robles Sestafe

Gorputz solidoz osatutako laten beroketa prozesuaren analisi numerikoa, Uxue Arrieta, David Alonso de Mezquia Gonzalez, Ricardo Blanco Aguilera eta Mohammed Mounir Bou-Ali Saidi

Deformazio altuko elastomero magneto-aktibo baten garapena eta karakterizazioa, Ainhoa Ugartetxe, Ainara Gomez, Joanes Berasategi Arostegi eta Mohammed Mounir Bou-Ali Saidi

Nahasketa bitarren Soret koefizientearen neurketa ingurune porotsuan, Irene Cantabrana Pérez de Luco, Peru Fernandez-Arroiabe Txapartegi, Valentina Shevtsova, Mohammed Mounir Bou-Ali Saidi, Abdelkader Mojtabi eta Pierre Costeseque

PEM motako erregai-pilen zenbakizko analisia eta balioztatze esperimentala, Aitor Arotzena Lopez, Laura Oca Perez, Ander Goikoetxea Arana eta Joanes Berasategi Arostegi

Litio-ioizko bateriak kudeatzeko sistemen segurtasun funtzionala, Xabier Arraztoa Lazkanotegi, Maitane Garmendia Elorza, David Marcos eta Eñaut Muxika Olasagasti

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)