UEUk 50 urte: bizipenak eta ametsak (#50UEUrte)

Jakintza-arloak: Historia
ISBN: 978-84-8438-880-7
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 88

Nola jaso ospakizun bat? Nola jaso ospakizun hori mende erdia bada? Eta mende erdi hori betetzen badu Udako Euskal Unibertsitatea bezalako erakunde akademiko nazional herritar eta herrikoiak? UEU praktikan eta egintzan hezurmamitzen denez, halako ekimen batek ematen digun bizipoza hitzen bidez transmititzea erronka handi bat da, UEUk dituen erronkak bezala.

Esku artean duzun liburu honetan jaso nahi izan ditugu #50UEUrtean zehar jazotakoak eta aurrera begira ditugun ametsak. Horretarako, 50 urte hauen protagonisten bizipenak laburtu ditugu, bai eta ospakizun-urtean zehar egindako hausnarketak eta ekitaldiak ere.

Liburu hau artefaktu bat da, #50UEUrteak bizi izan zituenak berriro zirrara hori bizitzeko; eta bizi izan ez zituztenek UEUrekin amets berriak bizi ahal izateko. Datorrenari begira jartzea, etorkizunari aurre hartzeko asmoz. #ElkarEkin.

Aurkibidea

HITZAURREA

#PraktikatUEU

#SolastUEU

Euskarazko unibertsitatea; bost hamarkadako talaiatik etorkizunera begira

ALDIRI Arkitektura eta Abar aldizkariaren esperientzia

Online irakaskuntza

Artea(k) eta akademia

Herri-mugimenduen antolaketa-egiturak eta militantzia-eredu berriak

Ikerketa eta euskara

Euskarazko produkzio zientifikoa

Unibertsitatea eta gazteak

#UI50

50 urte UEUgintzan. Udako Ikastaroen hasiera-ekitaldia

Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan

Mendebaldeko mito-bilketa

Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote?

Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura: Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak (Glotodidaktika VII. Topaketa)

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak

Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak

Zero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik

Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune + IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala

Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak

Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboa

Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu teknologikoak

Enpresa euskaldunaren erronkak

EH2040: demografia, zaintza eta hizkuntza (Jakin jardunaldia)

Iraganetik etorkizunera: euskara natur zientzietan

Euskararen aldeko diskurtsoen berritzea. Eta orain, zer, nork, nola?

Euskara-gaitasuna lantzen

Matematikari Euskaldunen V. Topaketa (MateTop)

Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskararen garapena alor akademikoetan: lorpenak eta egungo erronkak

#GozatUEU

Olentzeroren opariak

Hasierako topa

Barredromoa

Korrika 22-ren kilometro nazionala

Bekaduna websaila

#UI50-en aurkezpena

Elkar-en Ibilbidea saria

#UEUfestak

Zientzia eta ikerketa gizarteratzen, baietz beste 50 urtez!

Eibarko sanjoanak

Ekitaldi nagusia

Datorrenari Begira, aurre hartzeko asmoz

Egunean Behin-en babeslea

#Txiotesia6

Webgune berria

#Bukaerako topa

AZKEN HITZA: ETORKIZUNA #ElkarEkin AMESTUZ