Txillardegi lagun-giroan
Autorea(k): Gotzon Aurrekoetxea Olabarri, Pilartxo Etxeberria Murua, Txipi Ormaetxea (arg.), Jose Luis Ormaetxea Lasaga, Patxi Salaberri Zaratiegi
Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 84-8438-007-6
Argitalpen urtea: 2000
Orrialdeak: 285
Liburu hau euskaldun miresgarri bati egiten diogun omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia.
Euskal Herriak asko zor dio Txillardegiri, eta, esan beharrik ez dago, liburu honekin ezin dugu zor hori estali. Gehiegi baita Txillardegi. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino...
Liburu honetako zenbait artikuluk Txillardegi berari buruz dihardute.
Gainerakoek hainbat diziplina ukitzen dituzte (hizkuntzalaritza, psikologia, ekonomia, filosofia...). Ipuin bat ere bada tartean. Azken finean, guztiek dute ezaugarri bera: egileek hurbiletik idazten dute, gure Jose Luisen gorazarretan.

Aurkibidea
SARRERA
- Aintzinsolasa
- Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure geografian
HURBILETIK
- Luzaroan bizikide
- Gizon askea kezkati
- Aitorpena
- Jose Luis sortzailekidearen jiteaz hitz bi
- Txillar, urte askotarako
SOLASEAN
- Txillardegi bat soziolinguistika aldizkariaren zuzendaria
- Egitura eta gertakaria: mitoen berraragitzea
- Euskal genoma
- Haizeen izendapenak ahozko hizkeran
- Txillardegi: hizkuntza eta politika
- Kierkegaard-en "Egunkari ezkutua"
- Euskararekiko ikerkuntza egungo zientziagintzan
- Operatzaile pragmatikoak gazte euskaldunen lagunarteko elkarrizketan. Zenbait azalpen eta erdarazko erabilerarekiko alderaketa
- Mendebaldeko doinu-azentudun sistemen intonazioaz
- Helduei eta gazteei buruz
- Euskarako testu-ahots bihurgailua
- Euskararen erabilpen-debeku eta arauak lehen gobernu frankisten eliz politikan (1937-1940)
- Musika eta komunikazio soziala
- Merkataritzan ere euskaraz
- Artikulu baten gaineko hausnarketak ekarritako iruzkinak: hizketaz
- Juan Mari Lekuonaren poetikan teknika zenbait
- Euskal soziolinguistikaren branka
- Txillardegi, burkide ta aberkidea hezitzaile gisa nahiz giza hezitzaile
- Herri euskaldunetan ikusi genuen lehen zinema hura (Aramaio 1956-1968)
- Zer ote da moneta?
- Konkista-ustiaketa-harrapakaritza
- Txillardegi gazte eroaren heriotza eta egia
- Aita Morlans itzuli da
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu