Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan

Jakintza-arloak: Pedagogia
ISBN: 84-8438-042-4
Argitalpen urtea: 2003
Orrialdeak: 144

Sexu-hezkuntzaren inguruko saio metodologiko irekia proposatzea da lan honen
xedea. XIX. eta XX. mendeetan Sexologiaren arloan izandako hainbat autoreren lanak
daude bilduta hasierako atalean, historian zehar jakintza horrek izan duen garrantzia eta
garapena azpimarratuz.

Bigarren atalean, berriz, sexu-hezkuntzarekin zerikusia duten
interesguneak eta alderdi psikoebolutiboak aztertu ahal izateko baliagarri izan
daitezkeen lanen bilduma osatu dut (Harimaguadako karpetak...). Bestetik, hirugarren
atalean, eskola-sistemak sexu-hezkuntzari zer trataera eskaintzen dion galdetu diot
neure buruari, gaur egun hezkuntza horrek dituen zailtasunak agerian uzteko asmoz.

Gauzak horrela, laugarren atalean, Pedagogiak, hezkuntza-zientzia den heinean, sexu-
heziketaren beharraren aldarrikapena planteatu behar duelako ustea azaldu dut;
horrenbestez, ohitura, erabilera eta tradizio sexualaren eztabaida bezalako elementuak
sartzeko aukera emango duen hezkuntza gisa ulertu eta aurkeztu nahi izan dut.

Azkenik, bosgarren altalean, sexu-hezkuntzaren praktika aurrera eramateko, ezagutza kritikoaren
eta ikerkuntza-ekintzaren alde jarduteaz gain, beren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak
bildu ditut. Sexu-hezkuntza lantzeko, bide sinpleenetatik hastea proposatu dut. Egunez
egun egiten den lana hobetzea da nire asmoa; horretarako, biderik eraginkorrena zein
ote den irudikatzen eta azaltzen ahalegindu naiz.

Aurkibidea
AURKEZPENA

1. SEXOLOGIA ETA SEXU-HEZKUNTZAREN GARAPENA
    1.1. Sexologiaren ibilbide historikoaren laburpena
    1.2. Sexologiaren ezagutza. Reich, Foucault eta Amezúa
    1.3. Sexologiaren praxitik, sexu-hezkuntzaren bidean
    1.4. Sexologiaren ezagutzaren eta sexu-hezkuntzaren XXI. mendeko erronkak

2. SEXU-GARAPENA HAURTZAROAN: INTERESGUNEAK ETA SEXU-HEZKUNTZARAKO AZALPEN PEDAGOGIKOAK
    2.1. Sexu-garapena haurtzaroan
    2.2. Interesguneak
    2.3. Orientabide pedagogikoak

3. JARDUERA KOOPERATIBOAREN BALIAGARRITASUNA SEXU-HEZKUNTZAN
    3.1. Sarrera
    3.2. Taldearen izaera
    3.3. Jolas kooperatiboak

4. EZAGUTZA, BOTEREA ETA SEXU-HEZKUNTZA
    4.1. Sarrera
    4.2. Habermas-en ezagutza-interesetan kokatutako teoria
    4.3. Eskola berria
    4.4. Ugalketa-teoriak
    4.5. Ikuspegi komunikatiboa
    4.6. Ezagutza, boterea eta sexu-hezkuntza

5. ZIENTZIA KRITIKOAN ETA EKINTZAN KOKATUTAKO IKERKUNTZA
    5.1. Sarrera
    5.2. Zientzia Sozial Kritikoaren bidetik
    5.3. Ikerkuntza-ekintza, ekintzan kokatutako ikerkuntza
    5.4. Ikerkuntza-ekintza sexu-hezkuntzan eta zientzia sozial kritikoa

6. ONDORIOAK

BIBLIOGRAFIA
ARGAZKIEN AURKIBIDEA ETA JATORRIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)