R Commander eta Datuen Analisia
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Azken urteotan Estatistikaren erabilera izugarri zabaldu da. Estatistikaren oinarri teorikoak berdinak izanik, analisi estatistikoak egiteko modua erabat aldatu da. Aldaketa horren eragile nagusia softwarearen garapena izan da. Horren ondorioz Estatistikaren irakaskuntza ere asko aldatu da.
Gaur egun analisi estatistikoak pakete informatikoak erabiliz egiten direla kontuan harturik, eta pakete informatiko-estatistikoen artean, bai EHUn bai beste unibertsitateetan, R Commander paketeak hartu duen pisua kontuan hartuta, liburuan planteatzen diren analisiak, pakete hori baliatuz egingo dira.
Testuliburuaren idazleok Estatistika erakusteko gertaturiko aldaketen lekuko izanik proiektu hau aurrera eramateko beharra ikusi dugu. Liburuaren planteamendua bat dator unibertsitateko ikasgeletan Estatistika irakasteko erabiltzen diren modu berriekin.
Liburuak Estatistikaren bi zutabe lantzen ditu, emaitzak interpretatzea eta analisiak egitea, eta horiekin loturiko bi helburu ditu: ikaslea emaitza estatistikoak irakurtzeko eta aztertzeko gaitzea, eta aldi berean, analisi estatistikoak egiteko behar den oinarrizko prestakuntza eskaintzea. Liburua bi zati nagusitan egituratua dago. Lehenengoan R Commander zer den eta nola erabiltzen den erakusten da, eta bigarrengoan, R Commnader erabiliz datuen analisiak egiten eta interpretatzen irakasten da. Liburua adibidez josita dago, eta horiek errepikatu ahal izateko erabili den datu-markoa irakurlearen esku jartzen da.
Estatistika irakasten jasotako ezagutzez baliatuz aurkezten dugun liburua ikasleentzat baliagarria eta beharrezkoa izango dela esaten ausartzen gara.
HITZAURREA
I. ATALA
1. R?
2. R ESKURATZEA ETA INSTALATZEA
3. NOLA EGITEN DA LANA R-REKIN?
3.1. Interfaze grafi koak. R-rekin ingurune intuitiboetan lan egitea
3.2.Programaziorako interfazeak
4. PAKETEAK
4.1. Paketeak instalatzea
4.2. Nola kargatu paketeak
4.3. Paketeak biltegi birtualetan bilatzea
4.4. Paketeak sailkatzea
5. R COMMANDER
5.1. R Commander eskuratzea eta instalatzea
5.2. R Commander-en deskribapena
5.3. Menu-barra
5.4. R Commander-en konfigurazioa
5.5. Laneko direktorioa
5.6. Objektuak izendatzea
5.7. R Commander zuzenean exekutatzea
6. NOLA SARTU DITZAKET DATUAK R COMMANDER-EN?
6.1. Zuzenean datuak idaztea
6.2. Datu multzoak kargatzea
6.3 Datuak inportatzea
6.4. Egin al dezaket lana hainbat datu multzorekin aldi berean?
6.5. Nola gorde ditzaket datuak?
6.6. Adibideko datuen aurkezpena
7. DATU MULTZOA MANIPULATZEA
7.1. Datu multzoa hautatzea
7.2. Datu multzoa eguneratzea
7.3. Datu multzoaren inguruko laguntza
7.4. Aktibo dagoen datu multzoko aldagaiak
7.5. Kasuei izenak esleitzea
7.6. Kasuak iragaztea edo aukeratzea
7.7. Lerroak ezabatzea
7.8. Balio galduak dituzten kasuak ezabatzea
8. ALDAGAIAK SORTZEA ETA ALDATZEA
8.1. Aldagaiak birkodetzea
8.2. Aldagai berriak sortzea
8.3. Lerroei zenbakiak esleitzea
8.4. Aldagaiak tipifi katzea
8.5. Zenbakizko aldagaiak faktore bihurtzea
8.6. Zenbakizko aldagaiak segmentutan banatzea
8.7. Faktoreen aldagaiak berrantolatzea
8.8. Aldagaien izenak aldatzea
8.9. Aldagaiak ezabatzea
9. R COMMANDER-EN LUZAPENAK
9.1. RcmdrPlugin.Export
9.2. RcmdrPlugin.TeachingDemos
II. ATALA
10. AZTERKETA ESTATISTIKOAK R COMMANDER-EN
10.1. Laburpenak
10.2. Kontingentzia-taulak
10.3. Batezbestekoak
10.4. Proportzioak
10.5. Bariantzak
10.6. Test ez-parametrikoak
10.7. Dimentsio-analisia
10.8. Ereduen doiketa
11. EREDUAK – EREDU LINEAL OROKORRA
11.1. Ereduak. Erregresioaren analisia
11.2. Ereduak. Bariantzaren analisia
12. GRAFIKOAK
12.1. Grafi ko sekuentziala
12.2. Histograma
12.3. Adar eta hostoen grafi koa
12.4. Kaxen diagramak
12.5. Kuantilak konparatzeko grafi koa
12.6. Banaketaren diagrama. Banaketen diagramen matrizea
12.7. XY grafi koa
12.8. Batezbestekoen grafi koa
12.9. Barren eta sektoreen grafi koa
12.10. 3D grafi koak
13. BANAKETAK
13.1. Banaketa normala
13.2. Banaketa binomiala
14. TEACHINGDEMOS. ESTATISTIKA IRAKASTEKO ERREMINTA
14.1. Limite zentralaren teorema
14.2. Populazioaren batezbestekoentzako konfi antza-tarteak
14.3. Testaren potentzia
14.4. Erregresio lineal bakuna
14.5. Korrelazio-koefi zienteak
15. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAKLiburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu