Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria

Jakintza-arloak: Geologia
ISBN: 84-8438-075-0
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 428
Gure Lurraren barne-funtzionamendu orokorra ulertarazteko sortutako liburua da. Liburuaren hasieran, Lurraren mekanismoak ulertzeko beharrezkoak diren tresnak eta datuak agertzen dira. Ondoren, plaka-tektonika teoriaren bilakaera historikoa garatzen da, ondo erakutsiz nola teoria zientifiko berriek ordezkatu dituzten teoria zientifiko zaharrak. Liburuaren atal gehienek Lurraren barne-mekanismoek lurrazalean eragindako prozesuak deskribatzen dituzte. Atalok datu orokorrenetatik hasi eta xehetasun handiagoko prozesu eta ereduekin jarraitzen dute, eremu geologiko adierazgarrienen deskribapenekin bukatzeko. Gure planetan gertatzen ari diren prozesu geologiko arruntenak (lurrikarak, sumendiak) non sortzen diren eta sortzeko dauden arrazoiak azaltzen dira liburuan. Era berean, gaur eguneko plaken arteko mugetan gertatzen ari diren prozesu geologiko nagusiak (rift-eremuak, subdukzio-eremuak, kolisioak…) teorikoki deskribatzen dira, adibide praktikoekin uztartuz. Azken batean, Lurra bizirik dagoela eta bere bizi- mekanismoak zeintzuk diren azaldu nahi izan da.
Aurkibidea
HITZAURREA

I. LURRAREN BARNE-EGITURA ETA MEKANISMOAK

1. LURRAREN OINARRI FISIKOAK

2. LURRAREN EGITURA ETA KONPOSIZIOA

II. PLAKA-TEKTONIKA

3. PLAKA-TEKTONIKAREN AURREHISTORIA

4. PLAKA-TEKTONIKAREN GEOMETRIA ETA ZINEMATIKA

5. LURRAREN BARNE-DINAMIKA ETA PLAKEN MUGIMENDUA



III. PLAKEN ARTEKO MUGA DIBERGENTEAK

6. RIFT KONTINENTALAK

7. OZEANO-GANDORRAK

8. DIBERGENTZIATIK JAIOTAKO ERTZ EGONKORRAK



IV. PLAKEN ARTEKO MUGA TRANSKURRENTEAK ETA PUNTU HIRUKOITZAK

9. PLAKEN ARTEKO MUGA TRANSFORMAKORRAK

10. PUNTU HIRUKOITZAK



V. PLAKEN ARTEKO MUGA KONBERGENTEAK

11. SUBDUKZIO-EREMUETAKO MORFOLOGIA ETA EGITURA

12. KOLISIOA



ERREFERENTZI BIBLIOGRAFIKO OROKORRAK



IRUDIETAKO ERREFERENTZI BIBLIOGRAFIKOAK


Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)