Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna
Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna Biologia lizentziaturako testuliburu gisa sortua izan arren, liburua osatzen duten 490 orrialde eta 780 irudietan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko nahiz bestelako ikasle eta irakasleentzat, bai eta animalien bizi-historian eta eboluzioan interesatutako edozein naturazalerentzat ere.
Liburuaren lehen atalean ornodunen definizioa, ezaugarri orokorrak eta garapen-eredua jorratzen dira; bigarren atalean, berriz, anatomia konparatua egiten da, ornodunen aparatu bakoitzaren deskribapena, funtzionamendua eta eboluzioaren oinarriak azalduz; eta hirugarren atal zabalean, azkenik, animalia hauen eboluzioa eta aniztasun morfologiko eta etoekologikoak lantzen dira.
Ornodunen unibertsoari buruzko errepasoa egiteaz batera, animalia hauei buruzko ezagumenduak gure eboluzio-historia azalduko digu ezinbestean, eta gure izatea eta bilakaera bera hobeki ulertzen lagunduko.
 1. KORDATUEN EZAUGARRI OROKORRAK
 2. KORDATUEN SAILKAPENAÂ
 3. ORNODUNEN SORRERA
 4. GARAPENA  Â
 5. TEGUMENTUA
 6. ESKELETOA: OINARRIZKO ELEMENTUA
 7. KRANIOA
 8. ESKELETO AXIALA
 9. ESKELETO APENDIKULARRA
10. SISTEMA MUSKULARRA
11. ARNAS SISTEMA
12. ZIRKULAZIO-SISTEMA
13. ELIKADURA ETA DIGESTIOAÂ
14. GERNU-SISTEMA
15. UGALTZE-SISTEMAÂ Â Â
16. NERBIO-SISTEMAÂ Â Â Â
17. ZENTZUMEN-ORGANOAK
18. LEHEN ORNODUNAK: AGNATUAK
19. BARAILEN AGERPENA
20. KONDRIKTIEAK
21. ARRAIN HEZURDUNEN NAGUSITASUNA: OSTEIKTIEAK
22. EGUNGO OSTEIKTIEEN ANIZTASUNA
23. LURRAREN KONKISTAÂ
24. LISANFIBIOAK: EGUNGO ANFIBIOAK
25. AMNIOTOEN AGERPENA ETA DIBERTSIFIKAZIOA
26. SINAPSIDOEN EBOLUZIOA ETA UGAZTUNEN SORRERA
27. UGAZTUNAK: EZAUGARRI OROKORRAK
28. UGAZTUNAK: EGUNGO TALDEAK
29. ANAPSIDOAK: KELONIOAK
30. MESOZOIKOKO DIAPSIDOEN ANIZTASUNA
31. KROKODILOAK
32. HEGAZTIEN SORRERA
33. HEGAZTIAK: HEGAN EGITEARI LOTUAK
34. HEGAZTIEN UGALKETA ETA UGALTZE-JOKABIDEA
35. LEPIDOSAUROAKÂ
BIBLIOGRAFIA
AURKIBIDE ALFABETIKO