Morfologia konputazionala
Liburu hau UEUk hizkuntza-teknologien inguruan argitaratu behar duen bildumaren lehena da. Aztergai nagusiak bi dira: lehenik, hizkuntzen morfologia deskribatzeko eredu konputazionalak, eta, bigarrenik, euskararen deskribapen morfologiko osoa formalismo baten bidez.
Lehen atal nagusiak hiru kapitulu hartzen ditu: formalismo desberdinen azterketa egiten duen bigarren kapitulua, bi mailatako morfologia deskribatzen duen hirugarrena, eta LinguistX izeneko programaren zehaztasunak azaltzen dituen laugarren kapitulua.
Euskararen deskribapen morfologikoa, berriz, bosgarren kapituluan egiten da.
Bi atal nagusi horiek osatzeko deskribapen morfologikoen estaldura handitzeko hainbat proposamen azaltzen dira seigarren kapituluan.
Ariketa batzuk proposatu ondoren, glosategiak, bibliografiak eta aurkibide
alfabetikoak osatzen dute liburua.
1. Sarrera
1.1. Motibazioa
1.2. Helburuak
1.3. Egitura
1.4. Ariketak eta zalantzak
2. Morfologia konputazionala
2.1. Sarrera
2.2. Oinarrizko kontzeptuak
2.3. Aplikazioak
2.4. Morfologiarako eredu konputazionalen ezaugarriak
2.5. Garapen historikoa eta zenbait sistema
2.6. Sailkapena
2.7. Laburpena
3. Bi mailatako morfologia
3.1. Sarrera
3.2. Lexikoa
3.3. Erregela fonologikoak
3.4. Hobekuntza: lexiko-itzultzaileak
3.5. Sistema erabilgarriak
3.6. Laburpena
4. LinguistX eta adibideak
4.1. Sarrera
4.2. twolc programa
4.3. lexc programa
4.4. Probak
4.5. Adibide oso bat
4.6. Metodologia
4.7. Laburpena
5. Euskararen morfologiaren deskribapena
5.1. Sarrera
5.2. Sistema lexikoa
5.3. Erregelak
5.4. Emaitzak
5.5. Hobekuntza-proposamena: informazio egituratuaren beharra
6. Estaldura osorako urratsak
6.1. Sarrera
6.2. Aldaeren tratamendua
6.3. Lexikorik gabeko analisia
7. Ariketak
8. Glosategia
9. Bibliografia
9.1. Oinarrizko bibliografia
9.2. Bestelako bibliografia
10. Aurkibide alfabetikoa
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu