Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena
Menpeko hizkuntza gutxiagotuen normalizazioa lortzeko, bi erronka nagusi daude: hizkuntzaren ezagutza bermatzea eta hizkuntzaren erabilera hedatzea. Gauza jakina da, hizkuntzaren ezagutza bermatzeko bide eraginkorrena hezkuntza-sistema dela; hala ere ezin dugu ahaztu populazio handi bat hezkuntza-sistematik at geratzen dela. Beraz, garrantzi handiko eremua ditugu helduen irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesua. Bestalde, hizkuntza-normalizazioa hanka motz gera ez dadin, erabilerari erreparatu behar zaio.
Horregatik, liburu honetan euskararen erabilera- eta jabekuntza-prozesuak (bigarren hizkuntza modura) aztertzen dira, batez ere ikuspegi teoriko batetik. Dena den, beharrezkoa izanda ere, teoria ez da nahikoa: errealitatea aldatu nahi bada, maila teorikoan egindako hausnarketak eta analisiak praktikan frogatu (edo errefusatu) behar dira. Liburu honetan autoreek proposatzen dituzten eredu teorikoak enpirikoki frogatzen dira; modu horretan, batetik, jabekuntzan motibazioak betetzen duen rola eta, bestetik, erabileran identitateak duen garrantzia ditugu aztergai.
AURKEZPENA, Maria-Jose Azurmendi
1. EUSKARAREN EGOERAN OINARRITUZ, Nekane Arratibel eta Iñaki Garcia
1.1. Euskararen testuinguru sozio-historikoa
1.2. Euskalduntze-alfabetatzea
1.3. Euskararen erabilera
2. UKIPEN-EGOERAN DAUDEN MENPEKO HIZKUNTZEN JABEKUNTZA, Nekane Arratibel
2.1. Sarrera
2.2. Bigarren hizkuntzaren jabekuntza: Eredu teoriko ezberdinak
2.3. Jarrerak eta motibazioa
2.4. Bizitasun etnolinguistiko erlatibo subjektiboa
2.5. Euskararen jabekuntzaren eredu soziopsikolinguistikoa
2.6. Emaitza orokorrak eta ondorioak
3. UKIPEN-EGOERAN DAUDEN MENPEKO HIZKUNTZEN ERABILERA, Iñaki Garcia
3.1. Sarrera
3.2. Hizkuntza eta psikologia soziala
3.3. Identitate etnolinguistikoa
3.4. Sare sozialak
3.5. Euskararen erabileraren eredu psikosoziolinguistikoa
3.6. Emaitza orokorrak eta ondorioak
EPILOGOA, Maria-Jose Azurmendi
AIPAMEN BIBLIOGRAFIKOAK
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu