MacArthur-Bates Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda

Autorea(k): Andoni Barreña Agirrebeitia, Nekane Arratibel Insausti, Maria José Ezeizabarrena Segurola, Margareta Almgren Spare, Maria José Ezeizabarrena Segurola, Margareta Almgren Sparen, Iñaki Garcia, Alazne Petuya, Amaia Colina, Julia Barnes Mason, Idoia Olano, Julia Barnes Mason
Jakintza-arloak: Pedagogia
ISBN: 978-84-8438-177-8
Argitalpen urtea: 2008
Orrialdeak: 120

Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrendak (KGNZ) hizkuntza-jabekuntza goiztiarraren prozesuaren berri ematen du; horretarako, komunikazio-garapenaren hainbat alderdi hartzen ditu kontuan: ulermen eta ekoizpen lexikoa, ekintza eta keinuen bidezko komunikazioa, morfologia eta gramatika. Test honen helburua da umeen komunikazio-garapenean izan litezkeen atzerapenak antzematea, eta neurri egokiak hartuta, atzerapenek ekar ditzaketen kalteak ekiditea.

Tresna hau Estatu Batuetako MacArthur fundazioak sortu zuen 80ko hamarkadaren bukaeran, jatorrizko bertsioa ingelesez diseinatu bazen ere, gaur egun, tresna honen erabilera beste hizkuntza batzuetara hedatu da eta badira 30 hizkuntza baino gehiago tresna honen egokitzapena egina dutenak edo egiten ari direnak. Euskarazko egokitzapena urte askotako ikerketa-lanaren ondorioa da eta Euskal Herri osoan erabilgarria izan dadin euskalki ezberdinetako hitzak erabili dira.

KGNZk bi bertsio ditu: "Hitzak eta Keinuak" eta "Hitzak eta Esaldiak". Lehenengoak neurtzen du zortzi eta hamabost hilabete bitarteko haurren komunikazio-garapena, eta bigarren bertsioak hamasei eta hogeita hamar hilabete bitarteko haurrena. 

 

 


Aurkibidea
EUSKARARAKO EGOKITZAPENAREN EGILEAK

ESKERRAK

1. SARRERA
1.1. Fitxa teknikoa
1.2. Aurkezpena
1.3. Eskuliburuaren eraketa
1.4. Gurasoen iritzietan oinarritutako tresna
1.5. KNGZ. Euskararako egokitzapena

2. PUNTUAZIOA ETA INTERPRETAZIOA
2.1. Puntuazioa
2.2. Interpretazioa

3. ESKU-HARTZE KLINIKORAKO ETA IKERKUNTZARAKO APLIKAZIOA
3.1. Esku-hartze klinikoa
3.2. Ikerkuntza

4. INFORMAZIO TEKNIKOA
4.1. Jatorrizko tresna
4.2. Euskararako egokitzapena
4.3. Ikerketa
4.4. Metodo estatistikoak
4.5. Hizkuntzazko datuak
4.6. Amaren ikasketa maila, haurren zenbatgarrentasuna eta haurren inguruko hizkuntzen eragina
4.7. Azpiatalen arteko erlazioa
4.8. Tresnaren fidagarritasuna eta baliagarritasuna
4.9. Ondorioak

5. PERTZENTILEN TAULAK ETA IRUDIAK
Lehen KGNZ: Hitzak eta keinuak
Bigarren KGNZ: Hitzak eta esaldiak

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)