Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa
Kultura-aniztasuna eta komunikazioa uztartu gura ditu eskuetan duzun liburu honek.
Harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko, gizakiak beharrezkoa du tresna kognitibo eta azaltzaileren bat, eta horixe da komunikazioak eskaintzen diona: munduan bere lekua egiteko erreminta bat, hain zuzen ere.
Gizakiak ikasi egin behar izaten du komunikatzen eta bere kulturaren baitan bizitzen; gure arteko jardun- eta harreman-ereduak ez dira genetikoak, ikasiak baizik. Hartara, ikasi egiten dugu bizitzen eta komunikatzen.
Ikasketa-prozesuen emaitzak dira komunikazioa eta kultura bera ere. Ikasketa-prozesua zenbat eta demokratikoagoa izan, ikasitakoa hainbat eta demokratikoagoa. Eta ikasi, etxean legez, eskolan, kalean eta hedabideetan ikasten du gizaki modernoak. Eta ikasi, ez du umeak bakarrik ikasten, ezpada gizakiak, oro har; gazte izan, nahiz zahar izan.
BERBAURREA: KULTURA-ANIZTASUNA ETA KOMUNIKAZIOA
Kulturak, komunikazioak eta gizarteak
Kontsumoa, kultura-inperialismoaren giltzarria. Kultura nazionalak. Globalizazioa eta hizkuntza minoritarioen egoera. Hizkuntza eta gizar-tea. Hizkuntzen aintzatespena.
1. KOMUNIKAZIOA ZIENTZIA ETA SISTEMA MODURA
2. GIZA KOMUNIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
3. GIZARTE-KOMUNIKAZIOAREN EZAUGARRIAK
4. KULTURA-ANIZTASUNA ETA KULTURARTEKO KOMUNIKAZIOA
5. GIZARTE-KOMUNIKAZIOA ETA GU
6. INFORMAZIOA ETA DESINFORMAZIOA GIZARTE-KOMUNIKAZIOAN
7. GIZARTE-KOMUNIKAZIOAREN TEORIA ARAU-EMAILEAK
8. EPILOGOA
9. BIBLIOGRAFIA
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu