Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua)

Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza, Zientzia teknologikoak
ISBN: 978-84-8438-660-5
Argitalpen urtea: 2020
Orrialdeak: 404

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Ikasketa teknikoetan ez ohi da neurri egokian balioesten komunikazio egokiaren garrantzia... Baina, usteak erdi ustel. Ingeniarien bizitza profesionalean funtsezkoa da komunikazio linguistikoa; idatzizkoa eta ahozkoa. Izan ere, mota askotako txostenak idatzi behar dira, eta ideiak, kontzeptuak... hitzen bidez azaldu behar dira. Hitz eginez azaldu behar dira ingeniaritzako proiektuak, azalpenak emanez konbentzitu behar dira lankideak... eta proiektuak finantzatuko dituztenak.

Zientzia hitzetan oinarritzen da; eta zientzian oinarrituriko teknologia ere hitzen bidez garatzen da. Zenbat eta argiago eta egokiago hitz egin, zenbat eta kalitate handiagoko testu eta txosten teknikoak idatzi, hainbat eta hobeto azaltzen dira kontzeptuak, hainbat eta hobeto komunikatzen dira ideiak... hainbat eta hobeto lantzen dira zientzia eta teknologia. Liburu honek ekarpen bat egin nahi du komunikazio zientifikoaren arloan, ingeniaritzan ere euskaraz kalitatezko testuak sortzen laguntzeko asmoz.

Aurkibidea

SARRERA

I. Ingeniariak eta hizkuntzalaritza

II. HIZKUNTZAREN ERABILERAK

1. Giza hizkuntza: hizkuntza-sistema eta erabilera2. Hizkuntza-arauak
3. Hizkuntza-aldaerak
4. Aldaera estandarra eta hizkuntzaren normalizazioa
5. Euskara orokorra, euskara estandarra eta euskara zientifiko-teknikoa
6. Euskara batuaren historia. Sorrera, izaera eta eboluzioa
7. Euskara zientifiko-teknikoaren ezaugarriak
8. Euskaraz idazteko kontsulta-tresnen erabilera

III. HIZKUNTZAREN ARAUAK ZIENTZIAREN ETA TEKNIKAREN ARLOAN

9. Zenbakien erabilera
10. Nazioarteko sinbolo zientifiko-teknikoak

IV. KOMUNIKAZIOA INGENIARITZAN. HIZKUNTZAREN ERABILERA TEKNIKOA

11. Magnitude eta unitate fisikoen sinboloak eta izendapena
12. Matematika eta fisikako ekuazioak idazteko arauak
13. Matematika eta fisikako ekuazioen ahozko erabilera. Irakurbide teknikoa
14. Neurriei buruzko esamoldeak euskaraz
15. Eragiketa aritmetikoen adierazpidea
16. Matematika eta fisikako fraseologia
17. Geometriaren eta marrazketa teknikoaren arloko komunikazioa
18. Kimikako arazo espezifikoak. Formulazio eta nomenklatura kimikoa

V. INGENIARITZAKO TERMINOLOGIARAKO OINARRIAK

19. Euskarazko terminologiaren oinarriak
20. Mailegutza
21. Eratorpena
22. Hitz-elkarketa
23. Siglak, akronimoak, laburdurak eta sinboloak
24. Unitate lexiko konplexuak eta adjektibo erreferentzialak

INGENIARITZAKO TESTUAK

25. Ingeniaritzako glosategi eleaniztunak

26. Ingeniaritzako testuen kalitate linguistikoa

Bibliografia

Hitzen eta kontzeptuen aurkibide alfabetikoa