Iktusa. Aro berri bat
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Iktusa,
haren prebalentzia eta ondorioak direla-eta, garrantzi handia duen gaixotasuna da,
ez soilik osasungintzan, baita gizartean ere. Orain ez urte asko gaitz
trataezina zen arren, aurrerapen izugarriak gertatu dira azken urteotan, iktus
iskemikoaren alorrean bereziki. Errebaskularizaziorako tratamenduen agerpenak
ezarri zuen lehenaren eta orainaren arteko muga, iktusari aurre egiteko
itxaropena piztuz. Tratamendu horiek, ordea, denborak mugatutako
erabilgarritasuna dute, ordu gutxikoa. Hori dela-eta, ahalegin itzelak egin
dira iktusaren arreta hobetu eta tratamenduen eraginkortasuna eta hedapena
ahalik eta handiena izan daitezen. Iktus-kodea eta iktus-unitateen garapena
dira adibide adierazgarrienak. Baina horretaz gainera, aurrerapen iraultzaileak
ari gara ikusten iktus-prozesuaren alor guztietan: gizartearen
kontzientziazioan, prebentzioan, diagnostiko eta tratamendu-teknika hobeen
garapenean, zein errehabilitazioaren esparruan. Aspektu horiek guztiak
ezagutzera ematera dago bideratuta liburu hau, bi neurologoren ikuspuntutik
aztertuta.
SARRERA
1. KONTZEPTUA ETA AURKEZPEN KLINIKOA
1.1. Garun-zirkulazioaren fisiologia eta iktusaren oinarri fisiopatologikoak
1.1.1. Iktus iskemikoa
1.1.2. Iktus hemorragikoa
1.2. Berrikuspen anatomikoa
1.3. Sailkapen topografikoa. Buxatutako hodiaren arabera
1.3.1. Iktus hemisferikoak
1.3.2. Iktus bertebrobasilarra
1.3.3. Infartu lakunarrak
1.4. Sailkapen klinikoa. Sindrome klinikoaren arabera
2. SAILKAPEN ETIOPATOGENIKOA
2.1. Iktus iskemikoen sailkapen etiopatogenikoa
2.2. Iktus hemorragikoen sailkapen etiopatogenikoa
2.2.1. Parenkima barneko hemorragia
2.2.2. Bentrikulu barneko hemorragia
2.2.3. Araknoidepeko hemorragia
3. DIAGNOSTIKO BEREIZLEA
3.1. Defizit neurologiko iragankorrak
3.2. Defizit neurologiko iraunkorrak
4. IKTUSAREN DIAGNOSTIKOA
4.1. Garun-parenkimaren azterketa
4.2. Lepoko eta garezur barneko odol-hodien azterketa
4.3. Bihotzaren azterketa
4.4. Azterketa analitikoak
5. IKTUS ISKEMIKOAREN TRATAMENDUA. ARO BERRI BAT
5.1. Iktus iskemikoari aurre egiteko estrategia eta baliabideak
5.1.1. Lehen mailako prebentzioa
5.1.2. Iktusaren fase akutua
5.1.3. Errehabilitazioa
5.1.4. Bigarren mailako
5.2. Iktus iskemiko akutuaren maneiua urratsez urrats
6. IKTUS HEMORRAGIKOAREN TRATAMENDUA
6.1. Lehen mailako prebentzioa garezur barneko hemorragian
6.2. Garezur barneko hemorragiaren tratamendu orokorra
6.3. PAarenkima barneko hemorragia akutuaren maneiua
6.4. Bentrikulu barneko hemorragiaren maneiua
6.5. Araknoidepeko hemorragiaren maneiua