Hirigintzaren oinarriak
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Hirigintza zabala bezain liluragarria da. Artea, zientzia eta politika nahasten dituen hiriaren egintza kaleen eta eraikinen diseinu soiletik askoz harago baitoa. Adreilu-burbuilaren karira ugaldutako negozio ilunek itzal handiegia egin dioten honetan, beharbada, inoiz baino egokiagoa da hirigintzaren oinarriak ezartzen saiatzea. Betiere, hiriaren dimentsio-aniztasuna kontuan hartuz, hau da, lurralde-substratuaren, arkitektura-formaren, administrazio-politiken eta gizarte-dinamiken esfera osagarriak aintzat hartuz.
Azken helburua bizi-kalitatea hobetzea bada, gure hiriak modu adimentsuagoan antolatzen ikasi beharko dugu, benetan erakutsiz ekonomiaren garapena ez dela gizartearena eta ingurumenarena baino garrantzitsuagoa. Horretarako, funtsezkoa da hirigintzaren oinarrietan sakontzea. Hiriek eta hirigintzak zerikusi handia dutelako gure bizimoldeen orekarekin.1. HIRIAREN DIMENTSIO-ANIZTASUNA
1.1. Hiria
1.2. Terra, urbs, polis eta civitas
1.3. Hirigintza
2. TERRA: LURRALDEAREN DIMENTSIOA
2.1. Lurraldearen ulerkera
2.2. Hiri-sareak
2.3. Hirien kokalekuak
2.4. Lurraldearen eraikuntza
3. URBS: FORMAREN DIMENTSIOA
3.1. Hirien morfologia
3.2. Kalea
3.3. Plaza
3.4. Lorategia
3.5. Garraiobideak eta mugikortasuna
3.6. Hiri-hazkunde motak
3.7. Eraikinen tipologia
4. POLIS: ARAUAREN DIMENTSIOA
4.1. Zonifi kazioa
4.2. Ordenantzak eta hirigintza-parametroak
4.3. Hirigintza-zuzenbidea
4.4. Lurralde-, egitura- eta garapen-plangintza
5. CIVITAS: HIRITARGOAREN DIMENTSIOA
5.1. Ikuskizunaren hiri postmodernoa
5.2. Parte-hartzea
5.3. Hiri iraunkorra
6. BIBLIOGRAFIA
7. AURKIBIDE ONOMASTIKOA