Globalizazioa eta ingurumena: Euskal begirada bat
Autorea(k): Iñaki Barcena Hinojal, Iñaki Barcena (koord.)
Jakintza-arloak: Soziologia
ISBN: 84-8438-046-7
Argitalpen urtea: 2003
Orrialdeak: 242
Dinamika ekonomikoak eta garapen teknologiak planetaren distantziak txikitu egin dituzte, eta dirua, mezuak, pertsonak eta merkantziak, azelerazio berri batez, mundu osoari bueltaka dabiltza. Horrek gure baitan eta gure eguneroko bizitzan baldintza berriak ezartzen dizkigu; horregatik, globalizazioa ez da fenomeno baketsua eta adostua, gatazkatsua baizik. Unibertsalismoaren bidetik munduaren arazoak konponduko direlakoan, batzuek kosmopolitismo berriaren aurrean jarrera positiboa agertzen dute, baina beste batzuek ozenki altxatzen dituzte ahots kritikoak, globalizazio ekonomiko neoliberalaren aurka. Tokian tokiko errealitateak eta nazioarteko dinamikak bananezinak izanik, globalizazioaren fenomenoari Euskal Herriko perspektiba lokaletik begirada bat jaurtitzea bururatu zitzaigun.
Aurkibidea
- Sarrera gisa: Globalizazioa eta ingurumena, Euskal Herritik begiratuak, Iñaki Barcena
- Ingurumenaren erronkak, globalizazioaren garaia, Juan Lopez Uralde
- Johannesburgoko irakaspenak: ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunerako erronka global eta tokikoak, Iñaki Barcena
- Globalizazioren aurkako dinamikak: Seattletik Cancunera, Porto Alegren zehar, Paul Nicholson-i elkarrizketa
- Globalizazio neoliberalaren gezurrezko determinismoa, Zesar Martinez
- Globalizazioaren zoko ilunak: garapen-bideen hesiak nekazaritzan, Efren Areskurrinaga
- Liluraren alde, liluraren kontra, Aitor Zuberogoitia
- Globalizazioa eta nazio-arazoa: Euskal Herriko globalizazioaren arkako mugimenduaren diskurtsoa. —Hemen eta munduan—, Linda Parenti eta Iñaki Barcena
- Naturaren kontserbazioa eta ingurumena. Urdaibai: izadia, baserria eta gizakia jasangarritasunaren kabian, Xabier Arana
- Klimaren eta lurraren gaineko gogoeta-uholdeak oinarri, Iñaki Antiguedad
- Garraioko azpiegiturak eta dinamikak jasangarritasunaren ikuspuntutik, Helena Franco
- Ingurumenaren informazioa Euskal Telebistan, Joana Mendiburu
- Zornotza Bizirik: Ez Gure Etxe Globalaren Baratze Lokalean, Josu Larrinaga
- Energia, merkatua, jasangarritasuna: ardura globalei bertoko erantzunak, Iñaki Barcena
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu