Giza histologia medikoa

Jakintza-arloak: Medikuntza
ISBN: 978-84-8438-672-8
Argitalpen urtea: 2018
Orrialdeak: 268

Liburu hau Biomedikuntza
arloko ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Histologiak, jakintza-arlo
moduan, ehunen egitura du aztergai eta nola antolatzen diren ehun horiek izaki
bizidunak eratzeko. Liburu honetan, giza gorputzaren aparatu eta sistemetako organo
bakoitzaren ehunen antolakuntza azaltzen da. Bertan, itxura eta forma
morfologikoen deskribapenaz haratago, beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatzen
dira egitura histologikoak, hala nola Biologia, Fisiologia, Anatomia edota Patologiarekin.

Giza histologia orokorra liburuaren jarraipena den honek
azalpenak ezinbestekoak diren kolorezko irudiekin osatzen ditu, histologoaren
nahitaezko bidelagun den mikroskopio bidezko behaketaren atal moduan. Irudiok
deskribapen teorikoen lagungarri azaltzen dira, baina horrek ez du inoiz
ordezkatuko Histologiako ikasle edo profesionalek egin beharreko behaketa
mikroskopikoa.

Edurne Alonso eta Iker Badiolari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

HITZAURREA

1. NERBIO-SISTEMA

1.1. Sarrera

1.2. Teknika neurohistologikoak

1.3. Nerbio-sistema periferikoa

1.3.1. Nerbio periferikoak

1.3.2. Nerbioen berrikuntza

1.3.3. Gongoilak

1.4. NERBIO-SISTEMA ZENTRALA

1.4.1. Bizkar-muina

1.4.2. Entzefaloa

1.4.3. Zerebeloa

1.4.4. Zerebroa

1.4.5. Muga hematoentzefalikoa

1.4.6. Meningeak

2. ZENTZUMEN-ORGANOAK

2.1. Begia

2.1.1. Begiaren egitura orokorra

2.1.2. Begiaren egitura mikroskopikoa

2.2. Belarria

2.2.1. Kanpo-belarria

2.2.2. Erdiko belarria

2.2.3. Barne-belarria

3. SISTEMA KARDIOBASKULARRA

3.1. Bihotza

3.2. Odol-hodien orokortasunak

3.2.1. Arteria eta benen ezaugarri orokorrak

3.2.2. Endotelioa

3.3. Arteriak

3.3.1. Arteria handiak edo elastikoak

3.3.2. Arteria ertainak edo muskularrak

3.3.3. Arteria txikiak eta arteriolak

3.4. Kapilarrak

3.5. Anastomosi arteriobenosoak

3.6. Benak edo zaina

3.6.1. Bena handiak

3.6.2. Bena ertainak

3.6.3. Bena txikiak eta benulak

3.7. Odol-hodi atipikoak

3.8. Hodi linfatikoak

4. SISTEMA IMMUNITARIOA

4.1. Organismoak dituen defentsa-sistema orokorrak

4.2. Erantzun immunitarioan parte hartzen duten zelulak

4.3. Erantzun immunitarioko organoak

4.4. Organo linfoide primarioak

4.4.1. Hezur-muina

4.4.2. Timoa

4.5. Organo linfoide sekundarioak

4.5.1. MALT

4.5.2. Nodulu linfatikoak

4.5.3. Gongoil linfatikoak

4.5.4. Barea

5. TEGUMENTU-SISTEMA

5.1. Epidermisa

5.1.1. Epidermisaren zelulak

5.1.2. Larruazaleko hartzaileak

5.2. Dermisa

5.3. Hipodermisa

5.4. Apendize kutaneoak

5.4.1. Ilea eta ile-folikulua

5.4.2. Sebo-guruinak

5.4.3. Izerdi-guruin ekrinoak

5.4.4. Izerdi-guruin apokrinoak

5.4.5. Azazkalak

6. ARNAS APARATU

6.1. Arnas aparatuaren antolaketa orokorra

6.2. Arnasbideetako anatomia mikroskopikoa

6.2.1. Sudurra

6.2.2. Faringea

6.2.3. Laringea

6.2.4. Trakea

6.2.5. Bronkioak

6.2.6. Bronkioloak

6.2.7. Albeoloak

6.3. Odoleztatzea

6.4. Inerbazioa

7. DIGESTIO-APARATUA

7.1. Antolaketa orokorra

7.1.1. Geruza mukosoa

7.1.2. Geruza azpimukosoa

7.1.3. Muskulu-geruza

7.1.4. Serosoa edo adbentizia

7.2. Digestio-hodiaren irrigazioa, hodi linfatikoak eta inerbazioa

7.3. Aho-barrunbea

7.4. Mihia

7.4.1. Papila filiformeak

7.4.2. Papila fungiformeak

7.4.3. Papila foliatuak

7.4.4. Papila kaliziformeak

7.4.5. Dastamen-korpuskuluak

7.5. Amigdalak

7.6. Faringea

7.7. Hortz-haginak

7.7.1. Odontogenesia

7.7.2. Hortz-haginen orokortasunak

7.7.3. Hortz-haginen ehunak

7.7.4. Korrelazio klinikoa: txantxarra

7.8. Hestegorria

7.8.1. Geruza mukosoa

7.8.2. Geruza azpimukosa

7.8.3. Hestegorriko guruinak

7.8.4. Kanpoko muskulu-geruza eta abdentizia

7.9. Urdaila

7.9.1. Geruza mukosoa

7.9.2. Azpimukosa

7.9.3. Kanpoko muskulu-geruza eta serosoa

7.10. Heste mehea

7.10.1. Geruza mukosoa

7.10.2. Azpimukosa

7.10.3. Kanpoko muskulu-geruza

7.11. Heste lodia

7.11.1. Geruza mukosoa

7.11.2. Azpimukosa

7.11.3. Kanpoko muskulu-geruza

7.11.4. Geruza serosoa

7.11.5. Apendizea

7.11.6. Uzkia

7.12. Digestio-aparatuaren guruin estramuralak

7.12.1. Listu-guruinak

7.12.2. Pankrea

7.12.3. Gibela

8. GERNU-APARATUA

8.1. Gernu-aparatuaren antolaketa orokorra eta haren funtzioak

8.2. Giltzurruna

8.2.1. Anatomia mikroskopikoa

8.2.2. Nefronaren egitura eta funtzioa

8.2.3. Hodi eta konduktu biltzaileak

8.2.4. Giltzurruneko iragazketa-aparatua

8.2.5. Mesangioa

8.2.6. Aparatu iuxtaglomerularra

8.3. Giltzurruneko hodien funtzioa

8.3.1. Hurbileko hodi bihurgunetsua

8.3.2. Hurbileko hodi zuzena

8.3.3. Henle lakioko atal mehea

8.3.4. Urruneko hodi zuzena

8.3.5. Urruneko hodi bihurgunetsua

8.3.6. Hodi biltzaileak eta konduktu biltzaileak

8.4. Zelula interstizialak

8.5. Odoleztatzea eta inerbazioa

8.6. Gernubideak

8.6.1. Ureterrak

8.6.2. Maskuria

8.6.3. Uretra

9. SISTEMA ENDOKRINOA

9.1. Hormonen izaera kimikoa

9.2. Epifisia

9.3. Sistema hipotalamo-hipofisi porta

9.4. Hipofisia

9.5. Tiroidea

9.6. Paratiroide guruinak

9.7. Guruin suprarrenalak edo giltzurrun gaineko guruinak

9.7.1. Guruinaren zitologia

9.7.2. Kortexaren azpisailkapena

10. UGALTZE-APARATU MASKULINOA

10.1. Sexuaren determinazioa eta barrabilaren garapena

10.2. Barrabilak

10.2.1. Barrabilaren egitura

10.2.2. Hodixka seminiferoen antolaketa

10.2.3. Leydig zelulak

10.3. Espermatogenesia eta Sertoli zelula

10.4. Hodi intratestikularrak

10.5. Bide espermatikoak, sexu-guruin osagarriak eta zakila

10.5.1. Epididimoa

10.5.2. Hodi deferentea

10.5.3. Xixku seminalak

10.5.4. Prostata

10.5.5. Guruin bulbouretralak

10.5.6. Semena

10.5.7. Zakila 

11. UGALTZE-APARATU FEMENINOA

11.1. Orokortasunak eta garapen enbrionarioa

11.2. Obarioak edo obulutegiak

11.2.1. Obarioaren kortexa. Folikuluak

11.2.2. Obulazioa

11.2.3. Gorputz luteoa

11.2.4. Gorputz albicans

11.2.5. Folikuluen atresia: gorputz atresikoak

11.3. Obiduktua

11.4. Uteroa

11.4.1. Endometrioa. Guruin endometrialak

11.4.2. Miometrioa

11.4.3. Perimetrioa

11.4.4. Utero-lepoa edo zerbixa

11.5. Bagina

11.6. Uretra femeninoa

11.7. Bulba

11.8. Haurdunaldia

11.8.1. Ernalkuntza eta plazentazioa

11.8.2. Biloxka korionikoen garapena

11.8.3. Karena

11.8.4. Zilbor-hestea

11.8.5. Haurdunaldiko beste egitura batzuk: gorputz luteoa eta miometrioa

11.9. Edoskitzea: ugatz-guruina

11.9.1. Titiburua

11.9.2. Ugatz-minbizia

BIBLIOGRAFIA