Fotokazetaritza. Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Fotokazetaritzari buruzko eskuliburu honek argazkigintzaren alde praktikoa
eta unibertsitate-mailako teoria biltzen ditu. Argazkigintzan interesa dutenek
argazkiak ateratzeko teknika eta konposizio-arauak aurkituko dituzte, baita
irudi-artxiboak antolatu eta tratatzeko azalpenak ere, adibideekin. Era berean,
argazkiak argitaratzeko hainbat baliabide zehazten da.
Fotokazetaritza ikasi gura dutenek haren historia eta fotokazetarien lanak
ezagutu ahal izango dituzte, ikuspegi europarrari jarraikiz, euskarazko
fotokazetaritzaren garapena azalduz. Azkenik, fotokazetaritzaren teorian
sakontzeko, hausnarketa teorikoen inguruko azken eztabaidak jasotzen dira, hala nola «fotoegia» eta manipulazioa, edo
objektibotasuna eta egiantzekotasuna, fotokazetariek ez ezik, kazetariek ere
fotokazetaritzaren oinarriak mendera ditzaten, albisteak haien osotasunean
lantzerakoan, ikus-informazioak ere bere eginkizuna egoki bete dezan
ziurtatzeko.
SARRERA
1. GAIA. ARGAZKI-KAMERAREN EZARPENAK
1.1. Kamera digitalaren ezaugarriak
1.2. Ikuseremua
1.3. Esposizioa
1.4. Argiztapena
1.5. Histograma
2. GAIA. ARGAZKI-KONPOSIZIOA
2.1. Irudia prestatzea
2.2. Konposizioaren arau estetikoak
2.3. Ohiko akatsak ekiditeko
3. GAIA.TRATAMENDU FOTOGRAFIKOA
3.1. Argazki-artxiboa sortu eta antolatzea
3.2. Postprodukzioa
3.3. Argazkiak tratatzea
4. GAIA. FOTOKAZETARITZAREN HISTORIA
4.1. Aro esperimentala (1826-1855)
4.2. Argazki-merkataritza eta artea (1856-1899)
4.3. Argazkigintza eta modernitatea (1900-1945)
4.4. Bigarren Mundu Gerraostea eta gizarte permisiboa (1946-1976)
4.5. Postmodernitatetik sareko argazkigintzara (1977-gaur arte)
5. GAIA. ARGAZKIAREN ERABILGARRITASUN INFORMATIBOA
5.1. Kazetaritzako argazkiak
5.2. «Fotoegia»
5.3. Objektibotasuna
6. GAIA. KAZETARITZAKO ARGAZKIEN GENEROAK
6.1. Fotoalbistea
6.2. Albisteentzako argazkia
6.3. Erretratua
6.4. Fotorreportajea
6.5. Fotosaiakera eta argazkilaritza dokumentala
7. GAIA. EDIZIO GRAFIKOA
7.1. Edizio grafikoaren egitekoak
7.2. Argazki motaren araberako edizio grafikoa
7.3. Diseinua
8. GAIA. ARGAZKIEN AZTERKETA
8.1. Argazkiei buruzko ikerketa-proiektua diseinatzea
8.2. Kazetaritzako argazkien ikergaiak
BIBLIOGRAFIA