Errenazimentua Europan

Autorea(k): Ignacio Cendoya Echaniz
Jakintza-arloak: Artea, Historia
ISBN: 84-8438-052-1
Argitalpen urtea: 2004
Orrialdeak: 265
Liburu hau euskaraz argitaratzen den Errenazimentuari buruzko lehendabiziko eskuliburua da. Aztergai ditu XV. mendean Europako arteak, batez ere Italian eta Herbehereetan, izan zituen aldaketak eta XVI. mendean Errenazimentua izeneko estilo berriak nola zabaldu ziren Europako gainerako herrialdeetara.
Artearen eta artistaren kontzeptu modernoak Italian lortu ziren XV. mendean eta, horregatik, lehendabiziko kapituluak Italiako arteari eskaini zaizkio. Arkitektoek, eskultoreek eta pintoreek Antzinatea berreskuratzeko gogoa eta Erdi Aroko kristautasunarekin bat egiteko asmoa bultzatu zituzten. XVI. mendean asmo horien jarraipena, gailurra eta krisia gertatu ziren, guztiok ezagutzen ditugun maisu handien lanetan: Leonardo, Rafael eta Michelangelo. Ondoren, Manierismoaren krisiak agerian utzi zuen Errenazimentuaren ideala ezinezko ahalegina izan zela. Hala ere, XVI. mendean Errenazimentua Frantziara, Alemaniara, Ingalaterrara eta beste herrialde batzuetara zabaldu zen.
Aurkibidea
Hitzaurrea
  1. Errenazimentua. Kontzeptua eta orokortasunak
    1. Errenazimentuaren sorrera
    2. Artistaren egoera soziala
    3. Manierismoa
    4. Artearen teoria
    5. Bibliografia
  2. Quattrocentoko arkitektura Italian
    1. Filippo Brunelleschi
    2. Michelozzo di Bartolommeo
    3. Leon Battista Alberti
    4. Toskanako arkitektura mendearen bigarren erdialdean
    5. Urbinoko dukearen jauregia
    6. Venezia
    7. Erroma
    8. Lonbardia
    9. Napoli
    10. Bibliografia
  3. Cinquecentoko arkitektura Italian
    1. Arkitektura klasikoa Erroman: Bramante eta Rafael
    2. Italiaren erdialdea. Erroma: Peruzzi eta Sangallo Gaztea
    3. Sanmicheli, Giulio Romano eta Sansovino
    4. Michelangelo Buonarroti
    5. Erromako arkitektura mendearen bigarren erdialdean
    6. Toskana eta iparraldea mendearen bigarren erdialdean
    7. Andrea Palladio
    8. Bibliografia
  4. XVI. Mendeko arkitektura Europan
    1. Frantzia
    2. Alemania
    3. Herbehereak
    4. Ingalaterra. Portugal
    5. Bibliografia
  5. Quattrocentoko eskultura Italian
    1. Lorenzo Ghiberti eta Florentziako bataiategiko ateak
    2. Donatello eta Errenazimentuko eskultura
    3. Jacopo della Quercia eta Luca della Robbia
    4. Mendearen bigarren erdialdeko eskultura: Duccio eta Verrocchio
    5. Hileta-monumentua
    6. Erretratua: bustoa
    7. Brontzezko irudi txikiak
    8. Nicola dell«Arca eta Guido Mazzoni
    9. Bibliografia
  6. Cinquecentoko eskultura Italian
    1. Michelangelo Buonarroti
    2. Manierismoa. Ezaugarri orokorrak
    3. Florentzia hiriko eskultura manierista
    4. Veneziako eskultura manierista
    5. Milan eta Erroma
    6. Bibliografia
  7. XVI. Mendeko eskultura Europan
    1. Frantzia
    2. Alemania
    3. Herbehereak
    4. Ingalaterra eta Portugal
    5. Bibliografia
  8. Quattrocentoko pintura Italian
    1. Florentziako eskola
    2. Unbriako eskola
    3. Paduako eskola
    4. Bibliografia
  9. Cinquecentoko pintura Italian
    1. Leonardo da Vinci
    2. Michelangelo Buonarroti
    3. Rafael (Raffaello Sanzio)
    4. Parmako eskola: Correggio
    5. Manierismoa: Florentzia
    6. Manierismoa: Erroma
    7. Bibliografia
  10. Errenazimentuko eskola veneziarra
    1. Bellinitarrak
    2. Giorgine
    3. Tiziano
    4. Tintoretto
    5. Verones
    6. Bassanitarrak
    7. Bibliografia
  11. Beste herrialdeetako margogintza
    1. Herbehereak
    2. Alemania
    3. Frantzia
    4. Ingalaterra eta Portugal
    5. Bibliografia
  12. Bestelako arteak
    1. Urregintza
    2. Tapizgintza
    3. Grabatuak
    4. Zeramika
    5. Dominak
    6. Bibliografia
BIBLIOGRAFIA
IRUDIEN JATORRIA 

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)