EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean
Liburu EITBko hedabideen (telebista, irratia eta Internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da liburuaren orrialdeotan. Helburua hauxe da: euskal komunikazio-talde publikoko hedabideen bateratze-prozesuaren egoera islatzea. Nola kudeatu du EITBk konbergentzia? Galdera horri erantzuten dio liburuak.
Ondorio bat atera behar bagenu, ez dago dudarik, 2007. urtean pauso garrantzitsua eman zen, aurreko urteetatik zetorren lanaren emaitza, EITBk Bilbon egoitza berria inauguratu zuenekoa. Hala, irrati, telebista zein Interneteko kazetariek toki berean hasi ziren lanean eta horrek markatu du konbergentzia-prozesua. Digitalizazioak eta kudeaketa estrategikoak bat eginik konbergentziaren bidea egiten hastea lortu dute. Liburua EHUko talde ikertzailearen emaitza da, kazetaritzakoak gehienak, tartean bada soziologoa ere. Izan ere, propio egindako metodologia eraiki nahi izan dugu lan honetarako. Horrek asko aberastu du emaitza. Komunikazio-arloan, unibertsitateko graduko ikasleentzat eta masterrekoentzat ezin egokiagoa da liburua, gaur egun hedabideen konbergentziaz egiten den gogoetagatik. Kazetari polibalentea edo kazetari multimedia, izenak izen, horra hor orrialdeotan azaleratzen den egoera.
NORMALIZAZIOTIK KONBERGENTZIARA, Carmelo Garitaonaindia
SARRERA
GAKOAK ETA IDENTIFIKAZIO-KODEAK
1. HEDABIDEEN KONBERGENTZIAREN IKERKETAN APLIKATUTAKO METODOLOGIA ETA TEKNIKAK, Pedro Manuel MartÃnez Monje
1.1. Hedabideen konbergentziaren ikerketarako eskakizun metodologikoak
1.2. Erabilitako estrategia eta ikuspegi metodologikoak
1.3. Aplikatutako ikerketa-teknikak
1.4. Baliozkotasun zientifi korako irizpideak
2. EITB-REN EGITURAKETA (1982-2010): UHINETAN ETA SAREAN, Irati Agirreazkuenaga Onaindia
Sarrera
2.1. Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren jatorria eta sorrera: 1982ko maiatzaren 20a
2.2. Errepublika-garaitik bizirik: Radio Vitoria, 1934
2.3. Lehenengo ahots euskaldunaren iturburua: Euskadi Irratia, 1982ko azaroaren 23a
2.4. Telebista euskaraz: ETB1, 1983ko urtarrilaren 1a
2.5. Erdarazko ahotsak: Radio Euskadi, 1983ko martxoaren 31
2.6. Telebista gaztelaniaz: ETB2, 1986ko maiatzaren 31n
2.7. Irrati-telebista kate berriak: Euskadi Gaztea, EITB Irratia, nazioarteko kateak eta ETB3
2.8. Digitalizazioak lur hartu du
2.9. Interneteko euskarriarekiko pentsamendu-aldaketa: korporatibismotik komunikazio-kate batera
3. EITB TALDEAREN KUDEAKETA-ILDOAK. ANTOLAKUNTZAESKEMAK, INFORMAZIO-EGITURAK ETA PROFIL PROFESIONALAK, Jotxo Larrañaga Zubizarreta
3.1. Sarrera
3.2. EITB taldeko enpresak eta hedabideak
3.3. EITB taldearen kudeaketaren aurrekariak (1999-2007)
3.4. EITBren egoitza berria Bilbon (2007)
3.5. Informazio-egituren bilakaera
3.6. Erredaktoreen profi l profesionalak. 1988-89tik aldatu ez diren kategoriak eta eginkizunak
3.7. Diskurtsoa eta errealitatea EITBren konbergentzia
3.8. Ondorioak
4. MULTIMEDIA-KONBERGENTZIA ETA EDUKIAK, Ainara Larrondo Ureta
4.1. Sarrera
4.2. Konbergentziaren ikuskera eta multikanal edukien plana
4.3. Taldearen estrategiaren bilakaera Interneteko euskarrian
4.4. Plataforma anitzeko edukiak Eitb.com-en inguruan
4.5. Ondorioak
5. ELKARRERAGINAREN ANALISIA EITB-N, Koldo Meso Ayerdi
5.1. Sarrera. Elkarreraginaren kontzeptua
5.2. Elkarreragina hedabide konbentzionaletan
5.3. Aurrerapausoa sarerantz
5.4. Elkarreragina EITBn
5.5. Inkestetako datuak
5.6. Ondorioak
6. ONDORIOAK
7. BIBLIOGRAFIA
8. TAULA, IRUDI ETA GRAFIKOEN AURKIBIDEA
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu