Bai, jauna, bai: fisika euskaraz!

ISBN: 978-84-8438-650-6
Argitalpen urtea: 2018
Orrialdeak: 374

Jose Ramon Etxebarria irakasleak 70 urte bete ditu 2018an, eta Udako Euskal Unibertsitateak, liburu honen bidez, esker ona agertu gura dio bere bizitza akademiko osoan euskal unibertsitatea, esan nahi baita euskarazko unibertsitatea, eraikitzen eginiko lanagatik.

Izenburuan, 1976ko esaldia gogorarazi dugu, Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! hori Joserraren tinkotasunaren adierazgarri delako, eta 42 urte igaro ondoren sendotasun, zorroztasun eta gozotasun berarekin ikusten dugulako euskalunibertsitatearen aldeko lanean.

Azkenetik hasita, liburu honen amaieran, ikertzaile gazteen aurrean Jose RamonEtxebarria irakasle zailduak euskal unibertsitateaz aurkezturiko gogoetamamitsua argitaratu dugu: «Katedralaren eraikuntza». Eta liburuaren lehenengoatalean, bere bibliografia akademiko guztiaren erreferentzia zehatzak bildu dira,bere jardun arduratsuan arkitekto-hargin finak landu dituen plano, harri, hormaeta egitura mintzodunak direla uste dugulako («harria lantzen duen bitartean,katedrala buruan»).

Liburuaren zatirik handiena Joserraren lankide eta lagunen ekarpenek osatzendute, eta era bitakoak dira: batzuk gorazarrezko artikulu laburrak, gehienetanegileen oroitzapen pertsonal, anekdota, iruzkin eta pasadizoz apailatuak; bestebatzuk artikulu zientifiko akademikoak, egileen jakintza-alorretako ikerketaberriak biltzen dituztenak. Guztion artean askotariko lore biziz osaturiko sortapolit bat osatu gura izan dugu Jose Ramon Etxebarria irakaslearentzat, Joserra lagunarentzat, hargin eta arkitektoarentzat, merezi duelako.

Irakurri Mari Karmen Menika Basterretxeari egindako elkarrizketa.

Aurkibidea

HITZAURREA

JOSE RAMON ETXEBARRIA BILBAO. BIBLIOGRAFIA ZIENTIFIKO-AKADEMIKOA

GORAZARREZKO ARTIKULUAK

Jose Ramon Etxebarria, maisua,  Elena Agirre Basurko 

Dena zegoen egiteko! Are gehiago informatika arloan!,  Iñaki Alegria Loinaz

Fisika orokorra zortziko nagusian,  Ander Altuna Gabiola

Argi, nekagaitz, kementsu,  Xabier Amuriza Zarraonaindia

Jose Ramon Etxebarria,  Ander Basaldua Artiñano

Jose Ramon Etxebarria, nekaezina,  Xanti Begiristain Madotz

Jose Ramon Etxebarria, Fisikako irakasle-bertsolaria, geure-geurea,  Angel Bidaurrazaga Vandierdonch eta Edorta Espainia Ocio

Joserra eta Santutxuko bertso-eskola,  Joserra Bilbao Otaola

Hori da Joserra: lehenengo besteak, gero bera,  Oscar Ecenarro Artolazabal

Euskara teknikoari buruzko antzinako anekdota,  Luis Emaldi Oleaga

Joserrari omenez, berrogeita piku urte pasatu eta gero,  Maria Jesus Esteban Galarza

Aitari,  Alaitz, Maider eta Joana 

Bazara eta bagara,  Joseba Galarraga Labaka 

Joserra irakaslea, tutorea, pankarta... beti irakaslea,  Iñaki Goirizelaia Ordorika

Matxino,  Koldo Gorostiaga Atxalandabaso

Joserraren ukitua,  Josu M. Igartua Aldamiz

Zure begiek...,  Nekane Intxaurtza Etxebarria

Halako batean Elgoibarren,  Inaki Irazabalbeitia Fernandez

Bilboko Unibertsitate hartatik,  Jacinto Iturbe Barrenetxea

Irakasleria propioaren konpromisoa bere-berea egin zuen euskaltzale konprometituari esker onez,  Anjeles Iztueta Azkue

Bilboko Ingeniari Eskolako lehen proiektu mekanikoa euskaraz,  Andoni Larrea Garai

Jose Ramon Etxebarriaren omenez,  Begoña Larrondo Barrena

Jose Ramoni, esker onez,  Mari Karmen Menika Basterretxea

Adiskidetasunaz haratago,  Laura Mintegi Lakarra

Santutxutik, esker onez,  Bego Montorio Uribarren

Jose Ramon Etxebarria: miretsia eta maitatua,  Martin Orbe Monasterio

Joserra, lerra, ferra, marra, adarra,  Fito Rodriguez Bornaetxea

Bi gauza baino ez dira behar...,  Txelo Ruiz Vázquez

Wikipedian pertsona baten artikulua sortzeko zenbait pista,  Kepa Sarasola Gabiola

Jose Ramon Etxebarria: gure tantaia,  Jesus Mari Txurruka Argarate

40 urte baino gehiago,  Arantza Urkaregi Etxepare

Euskal terminologiari Jose Ramon Etxebarriak egindako ekarpenaz,  UZEIko langileak

Arrats gorri, goiz argi,  Yosu Yurramendi Mendizabal

Adore kontserbadorea,  Iñaki Zabaleta Urkiola

Militante fidela eta elkartasunean eredu,  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea eta Nikolas Xamardo Gonzalez 

Txepetxak beldurra galdu zuenekoa,  Markos Zapiain Agirre

Jose Ramon Etxebarriaren zutabea Anaitasuna aldizkarian, 1971-74an,  Angel Zelaieta Gisasola

ARTIKULU ZIENTIFIKO-AKADEMIKOAK

Historiaren irakaskuntza Oinarrizko Heziketan Trantsizio garaian. Saioka proiektua, Mikel Aizpuru Murua 

Zarautz (Gipuzkoa) inguruko erleen polen-ekarpenaren azterketa,  Martxel Aizpurua Agirre

Euskara, bizia duen hizkuntza Ingeniaritza eta Zientzian,  Izaskun Aldezabal Roteta eta Maria Jesus Aranzabe Urruzola

Jose Migel Barandiaran, UEUn hizlari, Kepa Altonaga Sustatxa

Erresistentziaz. Jose Ramon Etxebarria erresistente zintzoari,  Jokin Apalategi Begiristain

Exosomen garrantzia zelulen arteko komunikazioan eta minbiziaren hedapenean,  Aintzane Apraiz García eta Aintzane Asumendi Mallea

Einstein XX. mendeko euskal letretan,  Karmele Artetxe Sánchez

Materiaren dinamikaren azterketa X izpi nanometrikoak eta fotoi korrelazio-espektroskopia erabiliz,  Oier Bikondoa del Barrio eta Dina Carbone

Orixeren itzulpen argitaragabea: Homeroren Iliada VI, 466-496,  Gidor Bilbao Telletxea

Lanabes matematiko modernoak grabitazio-uhinen ehizarako,  Javier Duoandikoetxea Zuazo

Zientzia eta edertasuna,  Pedro Miguel Etxenike Landaribar eta Jose Maria Pitarke de la Torre

ETB eta kalitatea: Alemaniako Länder-etako telebista publikoaren irakaspenak,  Maria González Gorosarri

Hizkuntza-pizkundearen ideología,  Xabier Isasi Balanzategi

Zenbakiak «euskal erara» ez idaztearen aldeko aldarria,  Alfontso Mujika Etxeberria

Joserra Etxebarria eta dirua egiteko «makina»,  Joseba Tobar-Arbulu

Eraginez ekiten, eta ekinez –irakasten– ikasten: Arte Ederretako esperientzia Eskulturaren alorrean, ABP-PBA erako metodologia aktiboekin,  Isusko Vivas Ziarrusta

Euskarazko lexiko espezializatuaren garapenaz eta harmonizazioaz,  Igone Zabala Unzalu

KATEDRALAREN ERAIKUNTZA

Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)