Arnasguneen prebentziotik garapenera. Lurraldea & Hizkuntza IV. jardunaldiak
Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz.
2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen.
Gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu genuen LuHi3 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Orain eta & geroa), esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.
Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien hiru edizioek erakutsi dute hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere.
Horregatik, LUHI jardunaldien ondorioek argi erakutsi dute herri erakundeen politiketan hizkuntza prebentzioaren ikuspegia txertatzeko beharra, garatzen duten ohiko jarduerak kalterik ez eragiteko gune euskaldunen euskarazko gizarte bizitzan eta kultur garapenean; hau da, soziolinguistikoki diren modukoak izaten jarrai dezaten.
Orain, prebentzioaren ikuspegitik beste urrats bat aurrerago eginez, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera joko da. Mendekotasun egoeran dago euskara, eta arnasguneak behar ditu, egungoari eusteko. Baina horrez gain, arnasguneak beharrezkoak dira, euskarak esparru berriak irabazteko ere.
Arnasguneak: prebentziotik garapenera. Kokapena, Iker Salaberria (Kontseiluko koordinatzailea)
Hizkuntza-korridoreak saioa
Hizkuntza-korridoreak, Ekologiaren begiradatik, Itsaso Olaizola Azurmendi (Ekogunea)
Hizkuntza-korridoreak, Arkitekturaren begiradatik, Iurdana Txintxurreta Rotaetxe (Arkitektoa)
Hizkuntza-korridoreak saioa, Gidaria: Anartz Ormaza (Arkitektoa, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan Unibertsitate Aditua, UEU)
Oreka eta garapen endogenoa saioa
Ekonomia-garapen endogenorako esperientzia komunitarioa, Joseba Mikel Garmendia Albarracin (UPV/EHU)
Oinarrizko zerbitzuen eskualde-garapena, Xabier Bengoetxea (Hezkuntzako hizkuntza-normalizazioko teknikari ohia)
Kultura eta identitatea saioa
Arnasguneen itogune. Euskalduntasunaren eraikuntzari begirada bat generoberdintasunetik edo euskalduntasunaren eraikuntza maskulinitatetik, Lorea Agirre Dorronsoro (JAKIN aldizkariko zuzendaria)
Garapen soziokulturala, Xabier Gantzarain (Idazlea, Azpeitiko Kultur Mahaiko kidea)
Kontzientziaren arnasguneak, Gidaria: Gari Goikoetxea (BERRIAko kazetaria)
Mahai-ingurua: tokiko garapena eta hizkuntza
Mahai-inguruaren laburpena, Anartz Ormaza
Genero eta lurralde-desorekaren ikuspegitik, Miren Elgarresta (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Kulturgintzaren ikuspegitik, Xabier Amuriza (Bertsolaria eta idazlea)
Gidaria: Imanol Esnaola (GAINDEGIAko koordinatzailea)
Ondorioak
Ondorioen irakurketa, Miren Segurola (UEMA)
ERANSKINA
Arnasguneak: prebentziotik garapenara, Iker Salaberria (Kontseiluko koordinatzailea)
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu