Adikzioen Psikologia eta Osasuna

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-823-4
Argitalpen urtea: 2022
Orrialdeak: 154

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Droga-kontsumoak eta adikzioak problema konplexua osatzen dute, ertz desberdinetatik ikusmiratu daitekeena. Adikzioen Psikologia eta Osasuna liburuak adikzioen fenomenoa deskribatzen du ikuspuntu psikologiko-kliniko batetik. Gaiari sarrera xume bat egin ondoren, honako gaiak aztertzen dira: adikzioen etiologia, hau da, adikzioen sorrera esplikatzen duten teoriak, enfasia eginez nortasunaren eta adikzioaren arteko loturan; drogen sailkapen oinarrizko bat, portaeraren adikzioei arreta berezia eskainita; eta, azkenik, drogakontsumoaren eta adikzioaren ebaluazioa, tratamendu psikologikoak eta prebentzioa.

EHUko Psikologia eta Kriminologia graduetako «Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak» irakasgaiari lotutako testua izanik ere, adikzioen ikuspegi psikologikoan sakondu nahi duen edozein irakurlerentzat ere liburu egokia izan daiteke.

Aurkibidea

AURKEZPENA

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK DROGA-MENDEKOTASUNEAN

1.1. Drogen erabileraren historia laburra

1.2. Droga-kontsumoaren legezko egoeraren eztabaida

1.2.1. Prohibizionismoa versus drogen legeztapena

1.2.1.1. Prohibizionismoa

1.2.1.2. Legeztapenaren aldeko ikuspuntua

1.2.2. Drogak eta delinkuentzia

1.2.3. NBEren zerrendak eta drogen arriskugarritasuna

1.3. Oinarrizko kontzeptuak droga-mendekotasunetan

1.3.1. Zer da droga bat?

1.3.2. Saritze-sistema

1.3.3. Tolerantzia

1.3.4. Abstinentzia

1.3.5. Craving-a

1.3.6. Droga-mendekotasuna edo adikzioa

1.3.6.1. Mendekotasun fisikoa eta psikologikoa

1.3.7. Portaeraren adikzioak

1.3.8. Kontsumoa, abusua eta adikzioa

1.3.9. Adikzioen 7 dimentsioak

1.3.10. Intoxikazioa

1.3.11. Errefortzu positibo eta negatiboak

1.3.12. Errefortzurako potentziala

1.3.13. Substantzia agonistak, antagonistak eta agonista partzialak

1.3.14. Drogen efektu bateratuak: sinergismoa eta antagonismoa

1.3.15. Bigarren mailako efektuak edo albo-ondorioak

1.3.16. Nahasmendu duala

1.3.17. Administrazio moduak

Erreferentziak

2. DROGA-MENDEKOTASUNAREN EREDU ETIOLOGIKOAK

2.1. Eredu tradizionala

2.2. Gaixotasunaren eredua

2.3. Eredu genetikoa

2.4. Adikzioen garun-gaixotasunaren eredua

2.5. Adikzioaren eredu sindromikoa

2.6. Automedikazioaren hipotesia

2.7. Droga-mendekotasunen gaineko ikuspegi psikologikoak

2.7.1. Ikuspegi psikoanalitikoa

2.7.2. Ikaskuntza sozialaren ikuspegia

2.7.3. Teoria sistemikoak

2.7.4. Teoria existentzialak

2.8. Droga-kontsumoa hautu pertsonal gisa

2.9. «Arratoien Parkea» eta Vietnamgo gerrako soldaduak: isolamendu soziala, estresa eta droga-kontsumoa

2.10. Adikzioen ikuspegi konstruktibista

Erreferentziak

3. NORTASUNA ETA ADIKZIOAK

3.1. Nortasun adiktiboa

3.2. Tenperamentua eta adikzioak

3.3. Sentsazio-bilaketa

3.4. Inpultsibotasuna

3.4.1. Inpultsibotasuna neurtzeko beste modu bat: sariaren atzerapena

3.5. Nortasuna eta alkohola: Cloninger-en sailkapena

Erreferentziak

4. ADIKZIOEN SAILKAPENA

4.1. Droga lasaigarriak

4.1.1. Alkohola

4.1.2. Opiazeoak

4.1.2.1. Morfina

4.1.2.2. Heroina

4.1.2.3. Metadona

4.1.3. Lasaigarri txikiak

4.1.3.1. Barbiturikoak

4.1.3.2. Benzodiazepinak eta hipnotikoak

      4.2. Droga estimulagarriak

4.2.1. Kokaina

4.2.2. Anfetaminak

4.2.3. Nikotina

4.3. Droga psikodelikoak

4.3.1. THCa

4.3.2. MDMA

4.3.3. LSDa

4.3.4. Psilozibina

4.3.5. Ketamina

4.3.6. Harmina, DMTa eta aiahuaska

Erreferentziak

5. PORTAERAREN ADIKZIOAK ETA MENDEKOTASUN BERRIAK

5.1. Portaeraren adikzioen definizioa

5.2. Apustu-jokoaren nahasmendua (Gambling Disorder)

5.3. Mendekotasun teknologikoak

5.3.1 Internet bidezko bideojokoen nahasmendua (Internet Gaming Disorder)

5.3.2. Loot box-en (sari-kutxen) afera

5.3.3 Beste mendekotasun teknologiko batzuk eta eredu alternatiboak

5.3.3.1 Internetekiko adikzioa, sare sozialekiko adikzioa eta erabilera problematikoaren eredua

5.3.3.2. Mugikorrarekiko adikzioa eta nomofobia

5.4. Mendekotasun emozionala

5.5 Beste mendekotasun bazuk

Erreferentziak

6. ADIKZIOEN EBALUAZIOA

6.1. Droga-mendekotasunen ebaluazio-tresnak

6.1.1. Helduei zuzendutakoak

6.1.2. Nerabeei zuzendutakoak

6.1.2.1. Elkarrizketak

6.1.2.2. Galde-sortak

6.1.2.3. Droga-kontsumoari loturiko aldagaiak

6.2. Portaeraren adikzioen ebaluazio-tresnak

6.2.1. Internet bidezko bideojokoen nahasmenduaren ebaluazioa

6.2.2. Internetekiko mendekotasunaren ebaluazioa

6.2.3. Mendekotasun emozionalaren ebaluazioa

6.2.4. Lanarekiko mendekotasunaren ebaluazioa

6.2.5. Sexuarekiko mendekotasunaren ebaluazioa

6.2.6. Erosketekiko mendekotasunaren ebaluazioa

6.2.7. Ariketa fisikoarekiko mendekotasunaren ebaluazioa

Erreferentziak

7. ESKU-HARTZEAK ETA TRATAMENDUAK ADIKZIOETAN

7.1. Esku-hartze motak droga-mendekotasunean

7.2. Droga-mendekotasunaren tratamenduen helburuak

7.2.1. Substantzien erabilera etetea

7.2.2. Toxikomanoen bizi-kalitatea hobetzea

7.2.3. Kalteak arintzeko programak

7.3. Droga-mendekotasunetik berreskuratze-prozesua

7.3.1. Prochaska eta Diclemente-ren eredu transteorikoa

7.4. Droga-mendekotasunaren tratamendu psikologikoa

7.4.1. Psikoterapia nagusien aplikazioa droga-mendekotasunen arlora

7.4.1.1. Ikuspegi psikodinamikoa

7.4.1.2. Ikuspegi kognitibo-konduktuala

7.4.1.3. Ikuspegi humanista-existentziala

7.4.1.4. Ikuspegi sistemikoa

7.4.1.5. Talde-terapia

7.4.2. Toxikomanien testuinguruan sortutako esku-hartze eta tratamenduak

7.4.2.1. Konfrontazioaren terapia

7.4.2.2. Elkarrizketa motibazionala

7.4.2.3. Berrerortzeen prebentzioa

7.4.2.4. Komunitate terapeutikoak

7.4.2.5. Elkarrekiko laguntza-taldeak

Erreferentziak

8. DROGA-MENDEKOTASUNAREN PREBENTZIOA

8.1. Zer da prebentzioa?

8.2. Droga-mendekotasunaren eta abusuaren prebentzioa

8.2.1. Prebentzioaren mailak

8.3. Prebentzioaren ardatzak

8.3.1. Epidemiologia

8.3.2. Etiologia

8.3.3. Prebentziozko esku-hartzeen garapena eta ebaluazioa

8.3.4. Droga-abusu eta -mendekotasunaren prebentzioaren eredu teorikoak

8.4. Esku-hartze prebentiboen testuinguru eta helburuak

8.4.1. Erkidego-prebentzioa

8.4.2. Eskola-prebentzioa

8.4.3. Familia-prebentzioa

8.4.4. Prebentzioaren beste alor batzuk

8.5. Esku-hartze estrategia eraginkorrak eta ez-eraginkorrak

8.6. Droga-kontsumoaren arrisku-faktoreak

Erreferentziak