Jolasaren arakatzea eta planteamendua genero-ikuspegitik Haur Hezkuntzako bost urteko gela batean

Autorea(k): Enara Retes-Nuñez, josune Rodriguez-Negro, Nagore Martinez-Merino
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 51-68

Azterlan honek helburu izan du Haur Hezkuntzako 5 urteko gela batean haurrek gauzatzen duten jolas sinbolikoaren eta generoaren arteko harremana ikertzea. Ikerketa honen parte-hartzaileak Bizkaiko udalerri bateko ikastetxeko Haur Hezkuntzako 5 urteko 15 haur izan dira. Horretarako hiru astetan zehar egindako behaketa ez parte-hartzaileetan, haurren jolas sinbolikoan genero-adierazpen desberdinak identifikatu dira. Horrela, Haur Hezkuntzako haurrek jada generorolak eta genero-estereotipoak barneratuta dituztela ondorioztatu da lan honetan. Esaterako, genero zehatzei lotutako rol eta estereotipoak plazaratu eta txokoen

zein mozorroen aukeraketan hautaketa bereiziak egin ziren egindako behaketetan. Genero-arrakala ikusita, hezkuntza-komunitateak oraindik betebehar handia duela ondorioztatu da. Zentzu horretan, hezitzaileek hausnarketara bideratutako galdera edota esku-hartzeen bidez genero-rolak eta genero-estereotipoak deseraikitzen lagundu ahalko lukete.

Enara Retes Nuñez: "Genero-desberdintasunak eta estereotipatutako jarrerak Haur Hezkuntzako etapatik gertatzen dira"

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi