Euskarazko kazetaritza politikoaren hastapenak: Le Réveil Basque-ren ekarpen aitzindaria (1886-1894)

Autorea(k): Imanol Murua Uria
Jakintza-arloak: Informazio- eta komunikazio-zientziak
Orrialdeak: 85-106

Le Réveil Basque astekari errepublikazaleak (1886-1894) propaganda politikoa egitea zuen lehentasun, bere garaiko hedabide askok bezala, baina kazetaritza ere egin zuen, informazioa ere landu zuen, bai frantsesez eta bai euskaraz. Denboran iraun egin zuten informazio orokorreko hedabideen artean lehena izan zen euskarari

toki duina ematen. Arlo politikoko kazetaritza izan zen bere indargunea: Frantziako Hirugarren Errepublikako egunerokotasunari buruzko informazio xehea eman zuen, Euskal Herritik begiratuta, euskaraz ordura arte inork egin ez zuen eran. Le Réveil Basque-ren eta bere aurreko zein bere garaiko hedabideen bildumen azterketa hemerografikoan oinarrituta, euskarazko kazetaritza politikoan aitzindaria izan zela erakusten du artikulu honek.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi