Euskal hedabide nagusiak eta espainiar hedabide nagusiak Udaberri Arabiarrean: gatazken jarraipena egiteko bi modu
Udaberri Arabiarra gatazken jarraipenean mugarrietako bat izan da, momentu hartan berritzaileak ziren sare sozialek ikuspegi berri bat eskaini baitzioten informazio-jarraipenari eta aldaketa nabaria ekarri zuen kazetarien lan egiteko eran. Horrek guztiak eta hedabideek 2008. urtean jasandako krisiak eragin zuzena izan zuten hedabideen aurrekontuetan eta, beraz, kazetarien lan-baldintzetan. Testuinguru hori abiapuntu izanda, lan honek euskal hedabide nagusiek eta espainiar hedabide nagusiek egindako Udaberri Arabiarraren jarraipen mota ikertzeaz gain, gertera horien jarraipena egin zuten kazetarien lan-baldintzak aztertzea du helburu. Analisia egiteko, hedabide bakoitzeko nazioarteko saileko arduradunak identifikatu eta elkarrizketatu dira. Emaitza nagusien artean, nazioarteko gaietan eta bereziki gatazkei buruzko gaietan breaking news-en mendekotasun nagusia, kazetari freelance edo autonomoen presentzia nabaria eta lan-baldintza eskasak nabarmentzen dira, agerian utzita egoera horrek informazioan bertan eta profesionalen segurtasun-baldintzetan izan ditzazkeen inplikazioak.
Annette Unda Endemaño: "Kazetari freelanceen lan-baldintzak kaskarrak dira"
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu